Hezkuntza Ministerioak 1.600 argitalpen propio baino gehiago eskuratzeko aukera ematen du web orriaren bidez
2009ko abenduaren 11
Bere zerbitzu editorialen berrikuntza estrategiaren barruan
- Ministerioaren web orrian
argitalpenak deskargatzeko eta sarean erosketa egin baino lehenagoko pauso bezala partzialki ikusteko aukera dago - Sailak paperezko ale-kopurua gutxitu eta edizio elektronikoak sustatu ditu
- Hezkuntzak e-book formatuan argitalpenak eta eskaripeko inprimatzea eskaintzeko lanean dihardu
Hezkuntza Ministerioak ekoizten dituen argitalpenak herritarrei gerturatzeko asmoz, berrikuntza estrategia bat atera du.
Politika honen barruan Ministerioak artxibo historikoan duen argitalpenen digitalizazioa, Internet bidez herritarrek artxibora duten doako sarbidea, lortzeko plataforma online berri baten ezarpena, edo papelezko ale-kopuruaren murriztapena eta hauek edizio elektronikoengatik aldatzea.
Ekimen hau honako jokabideak funtsezkotzat hartuta garatu da: herritarren eskaerei aurre egitea, kostuen gehikuntza saihestea, beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzea, ekoizpen editorialean ingurumen-faktorearen integrazioa, eta ahalik eta herritar gehienei argitalpenak helaraztea.
Orain arte garatutako ekintzen artean hurrengoak nabarmentzen dira:
- Argitalpenen salmenta elektronikoko plataforma berri baten ezarpena. Honek, gainera, ahituta dauden erosketa katalogotik kanpo dauden argitalpen guztiak doainik jarriko ditu pdf formatuan erabiltzailearen esku . Plataforma honek 1.600 argitalpen inguru ditu, horietatik 1.000 inguruk doako sarbidea dute.
Gainera, Ministerioak argitaratutako argitalpenak sarearen bidez hedatuko dira ahalik eta irakurle eta erosle kopuru potentzial handienaren gerturatzea ahalbideratzeko.
Zerbitzu hauetariko batzuk Hezkuntza Ministerioaren webean (www.educacion.gob.es/) daude eskuragarri. - Sailaren artxibo historikoan zaintzapean dauden argitalpenen digitalizazioa, BOEren Inprimategi Nazioanalarekin lankidetzan. Ekainaren 22ko herritarrek zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izateko 11/2007 Legeak begiesten duen bezala, artxibo digital honen bidez herritarrek funts bibliografikoetara sarbidea izatea erraztuko da.
- Edizio berrietan paper ale-kopuruaren murriztapen progresiboa jeta edizio elektronikoaren sustapena. Honela, ingurumen-faktorea politika editorialean integratzen da 2008ko urtarrilaren 11ko Estatuko Administrazio Orokorreko Kontratazio Berdeko Planak gomendatzen duen bezala.
- Hezkuntza Ministerioa nazio eta nazio-mailako zenbait banatzaile digitalekin kudeaketak egiten ari da, argitalpen digitalen (e-book) salmentaz gain, erabiltzaileari inprimatutako liburura sartzea erraztuko dion eskaripeko inprimatzeak martxan jartzeko. Banatzaile hauek e-booken salmentarako egokitutako beraien plataformak Ministerioaren esku jarriko dituzte.
Ekintza hauekin Hezkuntza Ministerioak bere ekoizpen editorialaren hedapena modernizatzearen, ezagutzaren transferentzia kanalak hobetzearen eta administrazio elektronikoaren ezarpena ahalbideratzearen aldeko apustua egin du.