Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Komunikatua

Hezkuntza Ministerioaren komunikatua

2010eko urtarrilaren 18a

Hezkuntzaren Aldeko itun Sozial eta Politikorako jasotako proposamenen inguruan

Hezkuntzako konferentzia sektorialaren azken bileran erabaki zen bezala, Autonomia Erkidego desberdinek, datorren urtarrilaren 27an ospatuko den Konferentzia Sektorialeko bilerarako proposamenak bidali dituzte. Hau Ministerio honek entregatutako Hezkuntzaren aldeko Itun Sozial eta Politikorako oinarrietako dokumentutik egin dute.

Autonomia Erkidego guztien proposamenak jaso dira. Gaztela eta Leon, Errioxa, Madril, Murtzia eta Valentziako Erkidegoko Erkidegoetako Sailburuek PPko dokumentu bat igorri dute. Horri "Propuestas para un pacto por la reforma y mejora de la educación en España" izena jarri diote.

Aste honetan ere Hezkuntza Ministerioa Estatuko Eskola Kontseiluan ordezkatutako sektore denekin bilduko da (sindikatuak, gurasoak, ikasleak, ikastetxeetako zuzendariak eta irakaskuntzako patronalak). Halaber, aste honetan Unibertsitateen Kontseilu bat eta bilera bat ospatuko da Errektorreen Konferentzia iraunkorrarekin, goi-hezkuntzaren erronkei ekiteko.

Proposamen hauek guztiak elkarrizketetan eta aurreko dokumentuetan eta erakunde desberdinek barne hartu dituzten jarrera singularretan oinarrituta egin dira

Hezkuntza Ministerioak orain Autonomia Erkidegoek bidalitako proposamenak eta eskola-erkidegoko sektore desberdinek egindako ekarpenak aztertuko ditu Hezkuntzaren aldeko Itun Sozial eta Politiko bat lortzeko lanean ahalik eta adostasun handiena lortuko duen testu bat egiteko asmoz.

Testu hau parlamentuko talde, gizarte-eragile eta Autonomia Erkidego guztiekin hezkuntza bezalako kontu hain erabakiorra den gaiaren inguruan akordio bat lortzeko.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri