Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Ekonomia Jasangarriaren legea

Ofizialordeen eskalan sartzen diren militarrak Lanbide Heziketako titulu bat lortuko dute

2010eko urtarrilaren 21a

Prestakuntza militarrareko eduki zehatzak ikasteaz gain.

Ikusi irudia erresoluzio altuan .
  • Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, eta Defentsa ministroak, Carme Chaconek, hau arautzen duen hitzarmena sinatu dute
  • Elektrizitatea eta Elektronika, Eraikuntza eta Obra Zibila, Itsasokoa – Arrantza, Segurtasuna eta Ingurumena edo Administrazioa eta Kudeaketa dira Defentsa Ministerioaren Lanbide Heziketako lanbide-arlo interesgarrienetarikoak.
  • Ministerio biak jada hitzarmen honen garapenean elkarlanean dabiltza

 

Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, eta Defentsa ministroak, Carme Chaconek, ofizialordeen eskalan sartzeko eskatzen dituzten Lanbide Heziketako tituluen lorpenerako beharrezkoak diren ekintzak erraztuko dituen eta soldaduek eta marineek beraein garapen profesional eta pertsonalaren mesedetan beraien ezagutzak eskuratu, eguneratu edo handitzeko hitzarmen bat sinatu dute gaur Calatayudeko Lurreko Armadaren Akademia Logistikoan. Orain arte, Akademia Militarretan ofizialordeen eskalara sartzeko ematen zen prestakuntza Armadako profesionalentzat zen espezifikoki.

Hemendik aurrera, ofizialordeek lortzen dituzten tituluak Lanbide Heziketakoak izango dira. Horretarako, Hezkuntza Ministerioak Defentsa Ministerioko Akademia Militarrei Lanbide Heziketako irakaskuntzak irakasteko baimena emango die. Akademia Militarrean prestakuntza hau karrera militarreko beste ikasketa propio batzuekin osatuko da.

Hitzarmen hau garatzeko baterako lanak jada hasi dituzten lanbide-arloetako batzuk hauek dira: Elektrizitatea eta Elektronika, Eraikuntza eta Obra Zibila, Itsasokoa – Arrantza, Segurtasuna eta Ingurumena edo Administrazioa eta Kudeaketa.

Hitzarmen hau martxan jartzeko Ministerio bietako ordezkariek osatutako lantalde bat osatu da eta jada karrera militarreko prestakuntzarekin lotura gehien duten Lanbide Heziketako titulazioak eta prestakuntza militar orokor eta espezifikoaren eduki espezifikoekin izan beharreko koordinazioa aztertzen ari dira jada.

Hitzarmenak, halaber, soldaduen eta marineen garapen profesionala bultzatzeko asmoa du. Hori Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) Graduatu titulua lortzera zuzendutako ikasketetako urteko eskaintzaren bidez egiteko asmoa du.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri