Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Ministerioak Unibertsitateen Finantzaketa Politiken hobekuntzaren inguruko Hausnarketa Dokumentua aurkeztu dio Unibertsitateen Kontseiluari

2010eko urtarrilaren 20a

Ikusi irudia erresoluzio altuan .
  • Dokumentuaren xedea eztabaida sortzea eta parte hartzen duten aldeen artean (unibertsitateak, AGE, Autonomia Erkidegoak) Espainiako Unibertsitate Sistemaren bikaintasun akademiko bultzatzeko eta eragin sozioekonomikoa areagotzeko akordio bat lortzeko iritziak biltzea da

Unibertsitateen Finantzaketa Politiken hobekuntzaren inguruko Hausnarketa Dokumentua 

Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, eta Unibertsitateen idazkari nagusiak, Màrius Rubiraltak, Unibertsitateen finantzaketa politiken hobekuntzaren inguruko hausnarketa dokumentu bat aurkeztu diote Unibertsitateen Kontseiluari. Unibertsitateen Kontseilua unibertsitate guztietako errektoreek osatzen dute. Xedea bikaintasun akademikoa sustatzea eta Espainiako Unibertsitate Sistemaren eragin sozioekonomikoa areagotzea da. Osoko bilkurara Batzorde mistoko kideak eta prozesu horretan parte hartu duten adituak gonbidatu dituzte.

Unibertsitateen Kontseiluak gaur ospatzen duen bilerarekin eztabaida eta parte hartzen duten aldeekin (unibertsitateak, AGE, Autonomia Erkidegoak) akordio bat lortzeko iritzien bilaketa hasten da. Xede nagusia ahalik eta adostasun handienarekin unibertsitateei aldaketa sozial eta ekonomikoaren motorea izateko behar duten autonomia eta egonkortasuna emateko finantzaketa eredu bat diseinatzea da.

Gaur aurkeztutako dokumentu hau, Batzorde mistoan landu eta eztabaidatu dute. Batzorde mistoa autonomietako bost arduradunek (Unibertsitateen Politikarako Biltzar Nagusia) eta beste hainbeste errektorek (Unibertsitateen Kontseilua), ministerioko bost ordezkarik eta adituek osastzen dute. Beraz, Unibertsitate Estrategia 2015ean integratuta dagoen eta eztabaida daitekeen txosten bat kontsideratu behar da, eta kontsulta epean egin ahal diren ekarpnekin aberastuko da.

Dokumentuak Autonomia Erkidegoekin eta AGErekin adostu behar den hobekuntza finantzarioko plan bat zirriborratzen du, bai unibertsitateena, indibidualki, bai Espainiako Unibertsitate sistemarena, 2015eko horizontearekin. Plan hau kudeaketako efikazia eta efizientziako eta Espainiako gizartearen erronka berrietara egokitzeko unibersitate sistemaren modernizazioko barneko hobekuntzen konpromisoari lotuta dago. Gaur aztertutako dokumentua Unibertsitate Estrategia 2015ean integratzen da eta Unibertsitateen Modernizaziorako Europako Agendara egokitzeko Espainiako Unibertsitateak behar duen hobekuntza politiketan zentratzen da.

Ereduaren arkitektura: 6 hobekuntza eremu

Proposatutako unibertsitate finantzaketaren eredua sei hobekuntza eremutan egituratzen da:

  • Unibertsitateko ikasketetarako bekak eta laguntzak. Prezio publikoak. Beken, unibertsitate laguntzen eta errendimendu akademikoaren behatokia
  • Autonomia Erkidegoen ekitate finantzario instituzionala
  • Giza-baliabideak. Irakasketa eta ikerketa karrera. PASeko lanbide-karrera.
  • Unibertsitateko azpiegiturak EEES eta EEIra egokitzea. Nazioarteko Bikaintasunaren Campusa.
  • Ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza
  • Espainiako unibertsitateen kudeaketaren efizientzia eta efikazia. Kontu ematea eta informazio publikoa

Espainiako unibertsitate sistemaren finantzaketa hobetzea ez da berez helburu bat, Unibertsitate Estrategia 2015ean integratuta dauden Espainiako Unibertsitate Sistemaren modernizazio eta hobekuntza helburuak lortzea bultzatzeko instrumentu bat da.

Eremu hauetan jarduera zehatzak proposatzen dira:

Alderdi nabarmengarrienetariko bat gure sistema EEESn barne hartzeko egokia den beka eta laguntzen eredu berri baten proposamena da. Bertan jada ikasturte honetan martxan jarri den errenta gutxiago duten pertsonentzako soldata-bekak bultzatzea nabarmentzen da. Horrez gain ikasleen nazio-mailako eta naziorte-mailako mugikortasuna emateko beketan ahalegin berezi bat egingo da. Beka, laguntza eta errendimendu akademikoaren Behatokia ere sartzen da ereduaren kohesio sozialaren informazioaren tresna bezala.

Dokumentuak Autonomia Erkidegoek unibertsitateei emandako finantzaketan hobekuntza batzuk proposatzen ditu: bakoitzaren espezifitateak, urtetik urtera planifikatzeko beharra, Autonomia Erkidegoen arteko efikazia kontuan izan dezaten, besteak beste.

Giza-baliabideei dagokionez, funtsezkoa izango da irakaskuntza eta ikerketa karrerari PDIaren Estatutuaren eremuan ekitea, eta irakaskuntza karrera, Gobernuak prestatzen duen Zientziaren Legearen eremuan. Kontuan hartu behar da EEESaren irakaskuntza eredu berria ere (zuzeneko eskola gutxiago ditu baina ikasleari banakako tratu hobea eta nazioarteko mugikortasun hobea ematen zaio eta teknologia berrietara eta berrikuntza ereduetara egokitzeko gure irakaskuntza eremuetan eta eremu didaktikoetan hobekuntza ahaleginak egiten dira).

Nazioarteko Bikaintasunaren Campuseko laguntzen deialdiari jarraiki, instituzio desberdinen arteko agrezioen bidez,irakaskuntza, zientzia eta berrikuntza azpiegitura garapena bultzatzeko beharra aztertzen du, hala programa 2015 horizontean programatuz.

I+G+bari dagokienez, kalitate handiko eta nazioarteko lehiakortasuneko ikerketa baten sustapen instituzionalari lotutako kostuei ekiten zaio. Honek emaitzaka egindako ebaluazio prozesuen bidezko zeharkako kostuen finantzaketa hobekuntza batzuk eskatzen ditu (Indartze Instituzionala). Txostenak unibertsitateetan I+G+baren jarduerek duten garrantziaren, Unibertsitateetako I+G+b barne politiken indartzea babestuz unibertsitateek I+G+b jardueretan dituzten emaitzak aztertzeko beharraren inguruan hitz egiten du. PDIak ikerketa eta berrikuntza jardueran duen parte-hartzea estimulatu behar da, ikerketa jarduerak gaur egun duen pizgarria gainbegiratuz.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri