Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Hezkuntza ministroak hezkuntza arloko lehentasunak azaldu ditu Europako Parlamentuaren aurrean

2010eko urtarrilaren 25a

EBko Espainiaren Presidentetzan zehar

Ikusi irudia erresoluzio altuan Hezkuntza Ministroa Europako Parlamentuaren aurrean hezkuntza arloan Gobernuak dituen lehentasunak azaltzen
  • Ángel Gabilondok zera adierazten du: "hezkuntzak askatasunaren, ekitatearen eta kohesioaren Europako balio handiak irudikatzen ditu. Beraz, datozen hilabeteetako anbizioa guztientzako kalitateko hezkuntza gehiago ematea da"
  • Hezkuntza EBko 2020ko Estrategiaren erdian kokatzea, hezkuntzaren dimentsio soziala indartzea, langile berrientzako gaitasun berriak bultzatzea, eta Ezagutzaren Europar Eremua bultzatzea lanerako ildo nagusiak dira

 

Ángel Gabilondoren esku-hartzea

 

Hezkuntza ministroa, Ángel Gabilondo, Europako Parlamentuko Hezkuntza eta Kultura Batzordearen aurrean agertu da Europako Batasuneko Espainiaren Presidentetza aldian Gobernuaren hezkuntza arloko lehentasunak azaltzeko.

Egoera ekonomikoa, gizarte, ekonomia eta ingurumen mailan jasangarriagoa den hazkunde eredu berri bat bultzatzea datozen sei hilabeteetan ekiteko erronka nagusiak dira. Hori dela eta Espainiako Gobernuak hezkuntza, ezagutza, berrikuntza ea gizarteari transferentzia patroi ekonomiko berriaren motore izatearen aldeko apustua egin du.

"Hezkuntzak askatasun, ekitate eta kohesioaren Europako balio handiak irudikatzen ditu. Hortaz, datozen hilabeteetako Espainiako Presidentetzaren anbizioa guztientzako kalitatezko hezkuntza gehiago izatea da", adierazi du Gabilondok.

Espainiako Presidentetzak hezkuntzaren arloan lehentasunezko lau ildo ditu: hezkuntza EBko 2020ko Estrategiaren erdian kokatzea, hezkuntzaren dimentsio soziala indartzea, lanpostu berrietarako gaitasun berriak babesteko ezinbestekoak diren eskuduntzen ezarpena bultzatzea, Europan eraikitzen ari diren bi espazio handiren arteko bateraketa bezala (Goi-Hezkuntzako Europar Eremua eta Ikerketako Europar Eremua, gure unibertsitateak modernizatuz eta nazioartekotuz) Ezagutzaren Europar Eremua bultzatzea.

Hezkuntza EBko 2020ko Estrategiaren erdian

Hezkuntza ministroak azaldu duenez, ikerketa eta berrikuntza ezagutzaren gizarte berriaren oinarrizko inarriak dira, baina Espainiaren Presidentetzak beste oinarri bat gehitu nahi du, maila guztietan hezkuntzaren dimentsio soziala eta erantzunkizun soziala.

Espainiako Gobernuak hezkuntzako inbertsioak era jasangarrian handitzearen aldeko apustua egingo du, behar adinakoak, gardenak, eraginkorrak eta bidezkoak diren finantzaketa ereduak erabiliz.

Gainera, datozen sei hilabeteetan 2020. urtea helburu bezala duten Kide diren Estatuen eta Batzordearen arteko hezkuntza eta prestakuntza arloko lankidetza estrategia berdefinituko dute.

Ekimen hauek hezkuntza eremuko Europako lankidetzarako Eremu Estrategikoan Kide diren Estatuek adostutako lau helburuen inguruan artikulatuko dira:

  • Ikasketa iraunkorra eta mugikortasuna egi bihurtzea.
  • Hezkuntzaren eta prestakuntzaren kalitatea eta eraginkortasuna hobetzea.
  • Ekitatea, kohesio soziala eta herritartasun aktiboa bultzatzea.
  • Sormena, berrikuntzak eta enpresa-espiritua hezkuntza-maila guztietan indartzea

 

Hezkuntzaren dimentsio soziala indartzea

Espainiaren Presidentetzak inklusioa eta aniztasuna bultzatuko ditu. Horretarako gizarteko egoera gatazkatsuak saihesteko eta Europako biztanleriaren zaharkitzearen aurrean etorkizuneko ongizate ekonomiko eta soziala ziurtatzeko ahalegin gehigarri bat egiteko proposatuko du.

Hezkuntza ministroaren arabera "etorkizunak sarbide eta oztopoen ezabapen politikak exijituko ditu Europako herritarrek kalitatezko hezkuntza bat lortu ahal izateko".

Halaber Goi-Hezkuntzako Europar Eremuaren eraikuntzaren dimentsio soziala indartzeko proposamena egingo da Unibertsitateek, ezagutza eta ikerketa sortu eta trasmititzeaz gain, jardueren emaitzen berrikuntza eta transferentziaren bidez gizartera bueltatzea bermatzeko.

Lanbide berrientzako gaitasun berriak

Lanbide Heziketa gizartearen garapen sozio-ekonomikorako eta aurrerapenerako funtsezko elementua da. Ekonomia jasangarri baten eta lan-merkatuaren beharretara egokitzen den eredu ekonomiko berriak, agerpen berriko sektoreak sustatzen dituen, prestakuntza hezkutza eta enpresa eremuan integratzen duen, hau da, lan-esperientzia egiaztatu, aitortu eta integratzen duen lanbide heziketa bat exijitzen du.

Testuinguru honetan, Espainiako Presidentetzan, lanbide heziketako politika komunitarioen lehentasunak aztertu eta berrituko dituzte.

Espainiako Presidentetzak Lanbide Heziketako Europako Kreditu Sistemaren eta Lanbide Heziketarako Kalitatezko Bermearen Erreferentziazko Eremuaren ezarpenean aurreratzea proposatuko du. Honekin mugikortasuna areagotu eta ikasketa mota berrietara sarbidea erraztu nahi da.

Ezagutzaren Europar Eremua bultzatzea

Hilabete hauek funtsezkoak dira Goi-Hezkuntzako Europar Eremuaren ezarpen egokia bermatzeko. Bateratasunak proiektu hau integratzen duten herrialdeen unibertsitate-politiken sintonia exijitzen du: unibertsitateentzako autonomia gehigo; ebaluazio-sistema zorrotzak; unibertsitateko finantzaketa iturrien hazkundea eta dibertsifikazioa; unibertsitate kudeaketa gardenagoa; ikasleen eta irakasleen mugikortasun handiagoa; sistemaren ekitate handiagoa eta unibertsitateak gizartera irekitzea.

Bolognako Prozesua amaitu ondoren Goi-Hezkuntzako Europar Eremuan sakontzeak eta Ezagutzaren Europar Eremuaren ildotik eremu berri bat definitzeak jarraipen eta garapen berezia izango du.


Agerraldiaren uneak

Komunikabideei deklarazioak 

 

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri