Hezkuntza ministroaren esku-hartze osoa
Informazioa hausnarketaren oinarria eta hau, aldi berean, bikaintasunera orientatutako plangintza on eta arrakastatsu baten gakoa da. Oinarri honekin, gaurtik aurrera Espainiako unibertsitateek goi-hezkuntzaren etorkizunari aurre egin ahal izateko estrategiak diseinatzeko nahitaezko tresna bat dute. "Universidad, sociedad y territorio" liburua da eta Kantabriako Unibertsitateak (UC), Banco Santanderrek, CRUEk eta Hezkuntza Ministerioak elkarrekin argitaratutako bolumen bat da. Koordinatzailea eta egile nagusia Pedro Reques Velasco Giza Geografiako katedraduna (UC) da.
Liburua Madrilen aurkeztu dute gaur. Ángel Gabilondok, Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministroak, presiditu du ekitaldia eta Federico Gutiérrez-Solana, Kantabriako Unibertsitateko errektorea eta CRUEko presidentea, Emilio Botín, Banco Santaderreko presidentea, eta Pedro Reques bera ere han izan dira.
PUbliCan zigilupean argitaratzen den kontsulta liburu honen kalitate zientifikoa erakunde hauen laguntzak eta Reques irakasleak sinatu zuen aurreko beste lan batek izandako garrantziak bermatzen du. Erakunde berdinen parte hartzearekin argitaratutako "Atlas digital de la España universitaria" liburuak goi-hezkuntzaren plangintza estrategikorako oinarriak ezarri zituen orain dela bi urte.
Unibertsitatea-lurraldea harremana
Azterketa zehatz honetan unibertsitateek beraien lurraldearekin eta parte diren gizartearekin dituzten harremanak azpimarratzen dira, etorkizuna begiztatzeko aukera emango duten iraganeko eta orainaldiko gakoak aztertuz. Argazki, grafiko eta datuen mapek irudiztatutako 400 orrialdeetan zehar, guztira ezagutza-arlo desberdinetako -geografia, historia, ekonomia- 25 adituk gure herrialdeko unibertsitate erakundeen funtzio sozialarekin eta lurraldeko dimentsioarekin lotutako gaietan sakontzen dute.
Liburuak azterketak suposatzen duen funtsezko ekarpenaren inguruko barneko eta kanpoko ikuspegia eskaintzen duen hiru sarrera testu ditu. Testu hauek Ángel Gabilondok, Federico Gutiérrez-Solanak eta Emilio Botinek idatzita daude.
"Universidad, sociedad y territorio" liburuaren lehen kapituluak, alderdi historikoak azpimarratzen ditu, Erdi Aroko Europako unibertsitatearen eta gizartearen arteko harremanera atzera eginez. Ondoren, Espainiako Aro Modernoan eta Garaikidean izandako eboluzioa aztertzen ditu, eta gaur egungo demokrazioaren etorreratik aurrera izandako aldaketa sakonekin amaitzen du. Hemen Gobernu autonomikoetara egindako eskuduntzen transferentzia eta unibertsitate publiko eta pribatuen eklosioa bezalako gertaerak aztertzen ditu.
Bigarren kapituluan, Pedro Requesek Espainiako unibertsitateen garapena aztertzeko aukera ematen duen informazio demografikoaren zatirik handiena biltzen du. Azterketa hau udal eskalara iristen da: populazioaren hazkundea eta banaketa, lurraldearen okupazioa, sektore ekonomikoak, landunen lan-okupazio tasak... "Historiak eta geografiak unibertsitateek beti hiriko fenomeno bat osatu izan dutela eta oraindik osatzen dutela eta gaur egun azken hedapena hazkunde hau azaltzen duela frogatzen du", adierazi du liburuaren koordinatzaileak.
Horrez gain, atal honetan Espainiako unibertsitateetan ematen diren 150 titulazio baino gehiagotan sortzen diren eskaintza-eskaera-matrikula desdoikuntzei, baliabideekin lotutako desorekei, erakunde hauen finantzaketari eta Espainiako biztanleriaren aukeretan oinarrituta geografoek egin dezaketen etorkizuneko proiekzioari ekingo diote.
"Universitas et Civitas" tituluarekin, bolumenaren hirugarren kapituluak unibertsitatearen eta gizartearen arteko harremanean jardunbide egokiaren adibide nazional anitz eskaintzen ditu. Adibide hauek Alemania, Frantzia, Portugal, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Kanada, Kolonbia, Mexiko eta Peruko espezialistek aztertzen dituzte, bakoitzaren hizkuntzan. Analisi hauek unibertsitateek gure mugetatik kanpo dituzten aukerak, mugak eta antolakuntza eta gizartearekin duten harremana ezagutzeko aukera ematen dute, hala, Pedro Requesen hitzetan, "lurraldea bere erpinak ekoizpen jarduera, gizarte-jarduera eta ezagutza diren triangelu baten arean inskribatzen da, eta hori, funtsean, unibertsitateetan" barne hartzen denaren ideia garatuz.
Liburuak Espainiako unibertsitateen inguruko datu gehiago eskaintzea ez duela nahi adierazi du geografoak –"hori jada badago eta urtetik urtera berritzen da" –. Izan ere, bere asmoa "Espainiako goi-irakaskuntzaren plangintza estrategikoaren oinarriak finkatzeko nahitaezko baldintza" bezala "datuak, informazioa eta ezagutza orekatzea" da.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa