Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Hezkuntza Ministerioak, Kataluniako Generalitateak, "la Caixa" Gizarte-ekintzak eta Atlàntida Elkarteak inmigratutako pertsonak beraien lanbide-prestakuntzen inguruan orientatzeko proiektu bat bultzatu dute

2010eko urtarrilaren 15a

Ikusi irudia erresoluzio altuan Unibertsitateen idazkari nagusia, Màrius Rubiralta, immigratutako pertsoneei bere lanbide-prestakuntzen onespenari buruz orientatzeko Kataluniako erakunde batzuekin hitzarmena sinatzeko unean.
  • Ikasketa akademiko atzerritarra duen taldea aholkatzeko eta laguntzeko hitzarmen bat sinatu dute bere onespen profesionala lortzeko eta bere laneratzea errazteko
  • Akordioak SARU (Onespen Unibertsitarioarekin Laguntzeko Zerbitzua) delakoaren sorrera du barne. Informazio-materiala ere hizkuntza ezberdinetan argitaratuko da
  • 2007ko Kataluniako Inkesta Demografikoaren arabera atzerritarren %6,5 diplomatuak dira eta %9,2 lizentziatuak edo doktoreak. 2008an Administrazio zentralak Katalunian bizi diren 5.500 homologazio eskaera baino gehiago jaso zituen

Gizarte-Ekintza eta Herritartasun Saileko Immigraziorako idazkariak, Oriol Amoroses; Kataluniako Okupazio Zerbitzuko zuzendariak, Joan Josep Berbelek; Berrikuntza, Unibertsitate eta Enpresa Sailak; Hezkuntza Ministerioko Unibertsitateetako idazkari nagusiak, Màrius Rubiraltak; "La Caixa" Fundazioko Gizarteratze Arloko zuzendariak, Marc Simonek; eta Atlàntida Elkarteko presidenteak, Montserrat Feuk; gaur Bartzelonan atzerritarrek bere herrialdeetan lortu dituzten lanbide-prestakuntzen onespena lortzeko beharrezkoak diren izapideei buruzko aholkularitza bultzatzeko hitzarmen bat sinatu dute. Proiektuak funtsezko bi helburu ditu: alde batetik tituluen onespenaren prozedurari buruz orientatzea eta informatzea eta, bestetik, talde honen laneratzea aholkuratzea eta erraztea.

Hitzarmenak 2008ko abenduan Palau de la Gentralitatean sinatutako Immigraziorako Itun Nazionalaren 3. neurri berriari erantzuten dio. Honek "trebakuntza homologatzeko, esperientzia profesionala onesteko eta gaitutako sektoreetarako laneratze mekanismoak sortzeko izapideak bizkortzearen bidez gaitutako biztanleriko sektoreak azaltzearen aldeko" apustua egiten du.
Langile atzerritarren etorrerak, bereziki azken urteotan, biztanleri atzerritarraren prestakuntza profesionalaren maila hobetzeko aukera eskaintzen duela uste da.
Izan ere, Kataluniako Estatistika Institutuak egindako 2007ko Kataluniako Inkesta Demografikoaren arabera atzerritarren %6,5 diplomatuak dira eta %9,2 lizentziatutakoak edo doktoreak dira.

10 urte baino gehiago duen biztanleria herritartasun eta lortutako ikasketa-mailaren arabera. 2007
 

  Espainiako herritartasuna Herritartasun atzerritarra
  Mila % Mila %
Ez daki ez irakurtzen ez idazten 77,6 1,4 22,0 2,3
ikasketarik gabe 407,9 7,4 61,4 6,4
lehen maila 1.324,4 24,0 249,1 26,1
OHO, DBH, Batx. oinarrizkoa 1.429,3 25,9 229,3 24,0
Erdi-mailako Lanbide Heziketa 618,2 11,2 174,6 18,3
Goi-mailako Lanbide Heziketa 417,5 7,6 34,3 3,6
Goi-batxilergoa 365,1 6,6 34,2 3,6
Diplomatura 422,2 7,7 61,9 6,5
Lizentziatura eta doktoretza-ikastaroa 442,9 8,0 88,0 9,2
Guztizkoa 5.509,3 100,0 955,9 100,0

Iturria: Idescat. Kataluniako Inkesta Demografikoa. 2007

Hezkuntza Ministerioaren datuen arabera, Hezkuntza Ikuskaritza Gorenean (Bartzelonako egoitzan) eta Girona, Lleida eta Tarragonako Espainiako gobernuaren ordezkariordetzan azken urteotan jasotako onespen eskaeren kopuruak gorakada progresibo bat jasan du:

Katalunian erregistratutako homologazio eskaerak. 2006-2008

  2006 2007 2008
Tituluen homologazioa 2.627 3.358 4.954
Mailen homologazioa 104 107 307
EBren onespena 183 290 320

Iturri beraren arabera, Espainiako titulazioei dagokienez, onespena gehien eskatzen dutenak medikuntza, eskubide eta administrazio eta enpresa-zuzendaritza lizentziaturak dira, eta erizaintzako diplomatura eta lizentziatura maila akademikoa onestea. Titulu atzerritarrak Kolonbia, Venezuela, Argentina, Peru eta Errumaniakoak dira.

Xede nagusiak
Proiektu hau martxan jartzean aztertzen diren ekintza nagusiak hauek dira:
tituluen onarpen prosezuaren izapideari buruz orientatu eta informatu; beharrezko kasuetan lehen harrera bat eskaini; onarpen eskaerak bildu eta bere izapidearen jarraipena egin; erabiltzaileei bere tituluen onarpenaren prozesuan zehar lagundu; tituluaren onarpenak dituen baldintzak burutzeko trebakuntza betebehar osagarriak egiteko orientazioa eskaini, eta goi-hezkuntza osagarrien ikasketak burutzeko orientazioa; eta bere titulazioaren antzeko lan-sektoreetan onartutako pertsonen lan-munduan txertatzeko aholkularitza eta erraztasuna.

Xede hauek horrela zehaztuko dira:

  • Bartzelonan egoitza izango duen Onespen Unibertsitarioarekin Laguntzeko Zerbitzuaren (SARU) sorrera
  • atzerriko unibertsitate tituluen onespenaren prozeduraren izapideari buruzko harrera, informazioa eta aholkularitza
  • bai beharrezkoak diren ikasketak osatzeko bai onarpena lortzeko eta curriculuma hobetzeko gomendagarriak diren bide akademikoei buruzko informazio, aholku eta orientazio pertsonalizatua
  • txertatze profesional adituko bide pertsonalak egitea bere tituluen onarpena bideratzen ari diren edo lortu duten pertsonentzako
  • gaituak diren etorkinen laneratzea errazteko proiektua hedatzea eta enpresak biltzea
  • jatorrizko unibertsitateekin harremanak ezartzea zerbitzu hau ezagutzera emateko eta elkarren artean informazioa aldatzeko
  • tituluen onespenaren izapide eta prozesuari buruzko informazio-materiala hinkuntza ezberdinetan argitaratzea

Proiektuaren helmen lurraldekoia Katalunia osoa da, bere inplementazioa progresiboa izan arren. Onuradunak erdi- edo goi-mailako unibertsitate titulu bat duten, egoera administratibo erregularrean eta Katalunian bizi diren atzerritarrak izango dira.

Maila desberdinetan eta bere jardueren eremu berean inplikatutako aldeak, hauek dira:
Gizarte-Ekintza eta Herritartasun Saileko Immigrazio Idazkaritza, Lan Saileko Kataluniako Okupazio Zerbitzua, Berrikuntza, Unibertsitate eta Enpresa Saileko Unibertsitate eta Ikerketa Ordezkaria; Hezkuntza Ministerioko Unibertsitateetako Idazkaritza Nagusia, "La Caixa" Fundazioa eta Atlàntida, profesionales por la interculturalidad elkartea.

Hitzarmenak, besteak beste, "La Caixa" Gizarte-ekintzaren konpromisoa Kataluniako etorkinen integrazioarekin egiaztatzen du.
Bere Incorpora programaren bidez erakundeak proiektua enpresa kolaboratzaileen artean hedatuko du laneratzea errazteko, horretarako beharrezkoak diren giza-baliabideak eta baliabide ekonomikoak eskainiz.

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri