Espainiak zailtasun ekonomiko larriak dauden une batean egiten dio aurre Europar Batasuneko Presidentetzari. Hala, krisiari aurre egiteko, enplegua sustatzeko eta arlo sozial eta ekonomikoan eta ingurumen arloan hazkuntza eredu berri jasangarriago bat bultzatzeko borroka egiten du. Hauek seihileko honetan zehatzago egin behar den lanaren funtsezko erronkak dira.
Testuinguru honetan hezkuntza, prestakuntza, ezagutzaren berrikuntza, sorkuntza eta transferentzia Europa guztiko ezagutzan oinarritutako ekonomia berriaren lorpenean funtsezkoak izango dira.
Hezkuntza eta prestakuntza askatasunaren, berdintasunaren, kohesioaren sinonimo dira, eta hauek XXI. mendeko Europako funtsezko balioak dira. Kalitatezko hezkuntza gehiago eta guztientzat, hori da Gobernuak Espainiarako duen anbizioa eta hori da Europar Batasuneko Presidentetza aldian arlo honetan Gobernuaren lana finkatuko duen ardatza.
Horregatik Europako herritar guztientzako gizarte-ongizatearen zerbitzura dagoen ekonomia berri bat posible denaren uste osoz eta borondatez egingo diogu aurre. Nire xedeetako batzuk Hezkuntza Lisboako estrategia berriaren erdian jartzea eta eremu komunitarioan Goi-Hezkuntzako Europar Eremu bat sortzea dira. Espainiako proposamena Europako hezkuntzaren dimentsio sozialean zentratuko da. Aukerak dituztenentzako eta ez dituztenentzako mugikortasuna, aukera-berdintasuna eta sistemen parekatze eraginkorra bermatu behar ditugu.
Gobernuak Europa sozial bat eta gizartearen zerbitzura dagoen ekonomia bat lortzeko, hau hezkuntzan, prestakuntzan eta ezagutzan oinarrituta egon behar denaren uste osoz egiten dio aurre Europako Presidentetzari. Hezkuntza ekonomiaren erdigune bezala.
Orain bai berrekite ekonomikoko beharrei bai gorago egon aldera egindako garapen ekonomiko eta sozialeko iraunkortasuneko beharrei erantzuna ematen dion estrategia inoiz baino nabariagoa da. Hezkuntza eta prestakuntza Europar Batasuneko lehiakortasuna eta kohesio soziala garatzeko funtsezko faktoreak dela uste da. Horregatik funtsezkoa da Europako garapenaren eta ongizate sozialaren motore bezala, hezkuntza eta prestakuntza misioari bultzada handi bat emate,a eta hala adostu du hirukoteak, adostu dugu, gure agenda politikoan.
Gure gizarteek aurre egiten dieten erronka global handiei erantzuna ematea (energia, klima-aldaketa, elikadura, ura, migrazioa, pobreziaren aurkako borroka, eta abar) hezkuntza eta prestakuntza aro berri honen ezagutzaren gizarteko funts bezala kokatzetik igarotzen da. Ikerketa eta berrikuntza, halaber, ezagutzaren gizarteko oinarrizko zutarriak dira. Baina Espainiako Presidentetzak zutarri berri bat gehitu nahi izan du: hezkuntzak dituen maila guztietan duen dimentsio soziala eta erantzunkizun soziala, bereziki goi-hezkuntzan.
Halaber mugikortasun eraginkorra bermatuko duen beka politika bat behar da. Hori da irekieraren eta desberdintasunaren onarpenaren gakoa. Honi dagokionez, Hezkuntzan kultura artekotasunaren erronkak egintza zehatzak behar ditu.
Garapenean eta gizarte ekitatean hezkuntza faktore garrantzitsu bat bezala hartzen duen Europa ezinbestekoa da. Nahitaezkoa da Goi-Hezkuntzako Europar Eremuak uniformetasunik ez izatea. Aniztasuna bermatu behar du, baina ikasketak eta eskumenak eta esleipen profesionalak aintzatesteko parekagarri, konparagarri eta bateragarriak diren sistemekin.
Eta hori dela eta, xede hauek lortzeko hezkuntzan eta prestakuntzan inbertsioak era iraunkorrean gehitzea eta hau era eraginkorragoan egitea beharrezkoa dela azpimarratuko dugu presidentetzatik. Eta lan hau gizarte bezala elkarrekin bultzatu behar dugu.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa