Ministro Kontseiluak, Hezkuntza Ministroak hala proposatuta, Hezkuntzaren Lege Organikoan aipatzen den irakaskuntza kidegoen espezialitate berrien onarpen, sarbide eta eskuratze araudia onesten den 2007ko otsaileko Errege-Dekretua modifikatu du.
Espainiako unibertsitateetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko, Lanbide Heziketa eta Hizkuntza Irakaskuntzako Masterra ematen ari diren lehen urtea da hau. Master hau gure sistema Goi-Hezkuntzako Europar Eremura egokitzearen ondorioa da eta gure irakasleentzako eta hezkuntza sistema guztirako kalitatezko prestakuntza bat lortzeko pauso erabakigarri bat da.
Master hau izatea unibertsitateaz kanpoko kidegoetara sartzeko oposaketetan parte hartzen duten guztientzako beharrezko baldintza da.
Gaur Ministro Kontseiluan hitzartutako aldaketarekin, aurten oposaketa hauetara aurkezten diren guztiek oposaketa hau gainditu eta gero egiaztatu ahal izango dute masterra dutela, eta ez azterketetara aurkezteko eskaria sinatzen duten unean. Honela bukatzeko eta hautaketa-prozesuetara aurkezteko astia izango dute.
Neurri hau onetsi ziren 11 neurrietako bat da hau. Hitzarmena errektoreen eta autonomia erkidegoen artean egin zen pasa den ekainean martxan jartzea errazteko. Aurten bakarrik aplikatuko da masterra egiten den lehen urtea delako.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa