Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Ministro Kontseilua

Espeleologiako Kirol Teknikari titulua onetsita

2010eko urtarrilaren 29a

Ministro Kontseiluak, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, hala proposatuta, Espeleologiako Kirol Teknikari titulua ezartzen duen Errege-Dekretua onetsi du. Tituluko gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dira eta sartzeko baldintzak arautzen dira.



Errege-Dekretu honen onarpenaren bidez, Hezkuntzaren Lege Organikoaren kirol-irakaskuntzen eskaintza hasten da. Eremu honetan LOEk sartu duen aldaketa nagusia irakaskuntza hauei tekniko eta goi-mailako tekniko maila akademikoa ematea da.


Kirol teknikaria kirol modalitateko errendimendu handira zuzendutako hastapeneko eta espezializazio teknikoko prozesuetako funtsezko figura bat da. Kirol teknikariaren prestakuntza kiroletako sustapen eta teknifikazio programen zuzendaritzarako eta hobekuntza kualitatiborako funtsezko baldintza da.


Proiektua hurrengo jarduerei lotutako profil profesionala garatzea nahi duten guztiei zuzenduta dago:



  • Espeleologia modalitateko kiroletako hastapen eta teknifikazioa.

  • Modalitateko kiroletako hastapen eta teknifikazio mailako ekitaldien antolaketa.

  • Kirolariak ur-ibilgua duten eta ez duten haitzuloetan ibilbide espeleologioetatik gidatzea.


Espeleologia modalitatea Kirol-Kontseilu Gorenak onartuta dago, Kirolaren Legearen arabera. Halaber, praktika Espeleologiako Espainiako Federazioaren bidez antolatzen da.


Federazioak espezialitate honetako kirol teknikarien prestakuntza egin du 1981. urtetik orain arte. Errege-Dekretu honekin, orain arte trebatutako teknikari guztiek baliokidetasun profesional, baiozkotze edo homologazioari dagokion onespen ofizial bat izateko aukera ematen da.


Talde hau espeleologiako Espainiako federazioak edo federazio autonomikoak prestatutako 650 teknikarik osatzen dute gutxi gorabehera.


 


 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri