Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Ministro Kontseilua

Zeramikaren lanbide-arloko arte plastiko eta diseinuko arte-irakaskuntzetako bost titulu onetsita

2010eko urtarrilaren 15a

Ministro Kontseiluak, Hezkuntza ministroak hala proposatuta, zeramika artistikoko lanbide-arloei dagozkien Arte Plastiko eta Diseinuko hurrengo titulu profesionalak ezartzen dituen Errege-Dekretua onetsi ditu:


- Arte Plastikoko eta Eltzegintzako Diseinuko Teknikaria.

- Arte Plastikoko eta dekorazio Zeramikoko Diseinuko Teknikaria.

- Arte Plastikoko eta Zeramika Artistikoko Diseinuko Goi-mailako Teknikaria.

- Arte Plastikoko, Modelismo Diseinuko eta Trokelgintza Zeramikoko Goi-mailako Teknikaria.

- Arte Plastikoko eta Estaltze Zeramikoko Diseinuko Goi-mailako Teknikaria.


Titulu hauen xedea zeramika artistiko arloko lanbide artistikoko teknikarien eta goi-mailako teknikarien gaur egungo prestakuntza beharrak artatzea, eta materialen, prozedura teknikoen eta teknologia berrien ezagutza kulturarekin eta sentsibilitate artistikoarekin bateratzea da.


Errege-Dekretuan horietariko bakoitzerako identifikazioa, profila eta testuinguru profesionala, gutxieneko irakaskuntzak eta antolakuntza akademikoko eta ikastetxeetako beste alderdi batzuk zehazten ditu.

Halaber, beste ikasketa batzuetarako sarbidea, baliozkotzeak eta salbuespenak eta gutxieneko irakaskuntzak emateko irakasleen aginte-eremua zehazten dira.


Goi-mailako heziketa zikloetan prestakuntza-modulu bakoitzari dagozkion gutxieneko ECTS Europako kredituak ezartzen dira. Helburua goi-mailako teknikari tituluen eta arte-irakaskuntzetako goi-mailako tituluetara sartzeko irakaskuntzen edo unibertsitate tituluen onespena erraztea da.


 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri