Unedeko Errektoreak, Juan A. Gimenok, Santo Tomas Akinokoaren ospakizun ekitaldiak presiditu ditu UNEDen. Hezkuntza Ministroa, Ángel Gabilondo ere han izan da. Ekitaldi akademikoan, Ricardo Díez eta Federico Mayor Zaragoza Honoris Causa Doktore izendatu dituzte eta Banco Santanderrek bere Santander Universidades Dibisio Globalaren bidez babestutako bi sari eman dizkiote bi ikerketa proiektuei. Bankuko zuzendariondo orokorrak, José Antonio Villasante Cerrok, UNEDeko arlo desberdinen arteko disziplina anitzeko lankidetza sustatu nahi duen saria banatu zuen.
Espainiako urrutiko unibertsitatearen bultzatzailea
UNESCO, OEA, Club de Roma, Santillana Editoriala, Asturiaseko Printze Sariak, KidsRights International Nazioarteko Fundazioa, Nazio Batuen Erreformaren inguruko Baatzordea... Ricardo Díez Hochleitner erakunde hauen eta beste nazio- eta nazioarte-mailako beste zenbait erakunderen bultzatzaile edo kide bezala agertzen da. Beti egon da hezkuntza sistemen eta erakundeen plangintza, kudeaketa, finantzaketa, erreforma eta hedapenera lotuta.
Bere curriculumean-vitaea 22 orrialdekoa da, eta azken 16ak bere liburu, artikulu eta konferentziek betetzen dute. Aurretikoetan ezarri dizkioten 15 kondekorazio nagusiak barne hartzen dira, besteak beste, Isabel Katolikoaren eta Alfonso X Jakintsuaren Gurutze Handia, UNESCOren eta OEIren dominak, eta abar. Garai desberdinetan izandako karguen artean, Unibertsitate Laboraletako batzordekide, Nazio Batuetako Zientzia eta Teknologia Batzordeko eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko kide edo Santillana Talde Editorialeko Presidenteorde eta PRISAko Aholkulari izan da.
Espainian 1969-70eko Hezkuntzaren Lege Orokorra idazteagatik eta Liburu Zuriko idazketa zuzendaria izateagatik ezagutzen dute. Garai hartan zegoen erregimen autokratikoa bazegoen ere, Espainian guztientzako 14 urte arteko hezkuntza berdina bultzatu zuen, oraindik Frantzia eta Italia bezalako ondoko herrialdeetan ez zegoenean.
Goi-hezkuntzan Madril, Bartzelona eta Bilboko unibertsitate Autonomoak eta Valentziako Politeknikoa eta Palentziako Nekazal Ingeniaritzako Goi-eskolak martxan jartzea proposatu eta diseinatu zuen. Gainera, Ingalaterran Open Universityrekin hasten ari zen eredua jarraituz, gure herrialdeko Urrutiko Unibertsitatea, UNED, sortu zuen. Denboraren poderioz ikasle gehienek aukeratutakoa izan da.
UNESCOko gizona
Federico Mayor Zaragoza UNESCOko buru izan zen 12 urteetan egindako lana hain izan zen garrantzitsua nazioarteko beste arlo batzuetan egindako lana estaltzen duela. Gutxik dakigu, esate baterako, desagertutako SESBeko Mikhail S. Gorbachevi egindkao aholkulari lanei, Erresuma Batuko Biokimika Elkarteko parte hartzeari buruz, edo Txinako Zientzia Akademiako kidZientzietako Akademia Txinatarreko kide izan izana.
Espainian Ikerketa Zienfifikoen Kontseilu Goreneko fundatzaile kidea eta zuzendaria eta eurodiputatua izan zen. 80. hamarkadan Hezkuntza eta Zientzia ministroa izan zen garaian, oraindik ere lehentasun nazionalak diren I+Gko programa asko bultzatu zituen (akuikultura, mikroelektronika, robotika eta bioteknologia). Aldi berean Iberamerikarekin eta herrialde arabe eta afrikarrekin lankidetza zientifiko eta teknikorako programak babestu zituen. Ildo hori UNESCOn jarraitu zuen.
Nazioarteko erakunde honen xedea, bere hitzetan, "gizonen gogoan bakearen defentsa eraikitzea" eta erakunde hau bake instrumentu bat bihurtzea izan zen. Eta tresna garrantzitsuenetariko bat hezkuntza izan zen beti.
UNESCO zuzendu zuen bitartean bilera eta konferentzia ugari ospatu zien. Horien artean, XXI. menderako Hezkuntzaren inguruko Nazioarteko Batzordea (Jacques Delors txostena); UNESCO's Regional Programme of Education for Emergencies, Communication and Culture of Peace; UNESCO's Programme on Special Needs Education; UNESCO International Institute for Higher Education in Latin America and the Caribbean; UNESCO Institute for Information Technologies in Education (IITE) in Moscow. UNESCO, Hezkuntzaren aldeko munduko ekintza. Hezkuntzaren Munduko Txostenak ere hasi ziren editatzen.
Espainiara itzultzean, Madrilen bakearen kulturaren aldeko Fundazioa osatzen du. Batez ere eduki dibulgatzaileak eta hezitzaileak, gatazken jatorria, demokrazia eta giza eskubideak jorratuko dituzte. 2006an Zibilizazioen Aliantzarako goi-mailako taldearen presidenteorde izendatu zuten.
Bere ibilbidean kondekorazio ugari, ehunka argitalpen eta konferentzia eta nazio-mailako eta nazioarteko sari ugari ditu. Horiei orain UNEDeko Honoris Causa Doktore izendatzea gehitu behar zaio.
Ikerketako "Banco Santander" Sariak
Unedek eta Banco Santanderrek, Santander Universidades Dibisio Globalaren bidez, Emilio Ambrosiok eta Gustavo Suárez Pertierrak zuzendutako ikerketa taldeen lana saritu dute. Saria 60.000 eurokoa izan da.
Sariketaren lehen edizioa da hau, eta erakunde akademikoko arlo desberdinen arteko disziplina anitzeko lankidetza sustatzeko asmoz jaio da. Sari banaketa gaur izan da. Banco Santanderren izenean, José Antonio Villasante Cerro, bankuko zuzendariondo nagusia eta Santander Universidads Dibisio Globaleko zuzendaria, joan da, beste zuzendari batzuen artean.
Lanak zientzia eta ikerketa jarduerako nazioarteko agentzien balorazioko irizpide zorrotzak ezarriz aukeratu dituzte.
‘Gestión de la diversidad cultural en la sociedad española’ Gustavo Suárez Pertierrak zuzendutako proiektua da. Hamarkada batean Espainia 700.000 bat etorkin izatetik 4 milioi baino gehiago izatera igaro da. Horrek gaur egungo biztanleriaren %10 inguru etorkina dela suposatzen du.
Ikerketaren arabera, kulturen arteko bizikidetzari lanaren, etxebizitzaren eta talde gehiengodunen eta gutxiengodunen arteko bizi-kalitatearen defentsatik eratorritako interesen talka eragin dezakeen tentsioa kontrajartzen zaio. Izan ere, gutxiengoenganako tratu desberdintasunak jarrera arrazista eta xenofoboetan oinarritutako gatazka etnikoak eragin ahal ditu.
Suárez Pertierraren ikerketa taldeak NBE eta EB bezlaako nazioarteko erakundeei bidaliko zaien jardunbide egokien eskuliburu bat egitea planteatu du. Xedea Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei eta antzekoei funtzionari publikoei eta arreta bereziko taldeei giza eskubideen eta kultura aniztasunaren kudeaketaren inguruko prestakuntza ematea da.
"Influencia de la impulsividad en la aparición de conductas adictivas" izenean Emilio Ambrosiok zuzendutako ikerketa taldearen lanak, laborategiko arratoiekin esperimentatuz, menpekotasun-sortzaileetan jarduten duten mekanismo psikobiologikoak azaltzen ditu. Bai psikologikoak bai farmakologikoak.
Ikerketarako sari hauek Banco Santanderrek 2000tik Santander Universidades Dibisio Globalaren bidez UNEDekin duen lankidetzaren barruan kokatzen dira. Santander Universidadesen jarduerek banketxearen gizarte-ekintza egituratzen dute eta Amerika, Txina, Espainia, Maroko, Portugal, Erresuma Batua eta Rusian dauden 800 erakunde baino gehiagorekin aliantza egonkor bat mantentzeko aukera ematen dio.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa