Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Espainiako ikastetxeetan Espainiako eta Frantziako Batxilergo tituluen lorpena arautzen duen Errege-Dekretua onetsi dute

2010eko otsailaren 05a

 

Ministro Kontseiluak, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, hala proposatuta, Espainiako ikastetxeetan Espainiako Batxilergoko eta Frantziako baliokidea (Baccalauréat) titulazio bikoitza lortzea arautzen duen Errege-Dekretua onetsi du.

Arau honek 2008an Espainiako eta Frantziako Gobernuen artean sinatutako Hitzarmenean jasota dauden irakaskuntzak arautzen ditu.

Hemendik aurrera Batxilergoa eta Baccalauréat titulazio bikoitza lortzeko irakaskuntzak eskaintzea nahi duten Espainiako ikastetxeek, Espainiako batxilergoko irakaskuntzez gain curriculum misto bat eman beharko dute. Hiru baldintza bete beharko dituzte:

  • Curriculum mistoak Espainiako batxilergoko materia propioez gain, hiru materia zehatz izango ditu: frantsesa, literatura eta kultura frantsesa eta, gutxienez, gizarte zientzietako edo arlo zientifikoko materia ez linguistiko bat.
  • Programa hau egiten duen ikasleak, Batxilergo osoko ikastorduen heren bat frantsez egin beharko du gutxienez (astero 12 ordu). Dena den, curriculum mistoko materia zehatzak frantsesez emango dira; beste materia batzuk sartzea hautatutako hirugarren materiaren ikastorduen araberakoa izango da (materia ez linguistikoa).
  • Titulazio bikoitza lortu nahi duten ikasleek Batxilergoko bigarren ikasturteari dagokien curriculum mistoko materia zehatzen inguruko kanpoko froga bat egingo dute. Frantsesez egingo dira osorik, idatzizkoak edota ahozkoak izan ahal dira eta aztertzaile espainiarrrek eta frantsesek ebaluatuko dituzte. Curriculum misto hau ematen duten ikastetxeak dagozkien hezkuntza Administrazioek aukeratuko dituzte. Hauek baimendutako ikastetxeen zerrendaren berri emango diote Hezkuntza Ministerioari, eta Ministerioak alderdi frantsesari zerrenda honen berri emango dio.

Elkarrenganako hitzarmen bat da, beraz Espainia Frantziako ikastetxeetan espainierako nazioarteko ataletan dagoen ikasleei Batxilergoko titulua ematera derrigortuta egongo da.  

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri