Hezkuntza Ministerioak 2010-2011 ikasturterako zenbait herrialdetan elkarrizketa-laguntzaile espainiarren 1.252 plaza betetzeko deialdia ireki du. Deialdiaren inguruko informazio guztia hemen dago: Hezkuntza Ministerioaren web orriaHezkuntza Ministerioaren web orria
Hautagaiak zenbait unibertsitate espezialitateko azken urteko ikasleak izan behar dira. Deialdira espezialitate beretan titulatutakoak ere aurkeztu ahal izango dira, baina eskatutako herrialdeko hizkuntzako Filologia edo Itzulpengintza eta Interpretazio ikasketak egiten dituzten azken urteko ikasleek lehentasuna izango dute.
Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 7an bukatzen da. Aukeratutako laguntzaileak 2010eko urriko 1ean hasiko dira lanean, Australia eta Zeelanda Berrian izan ezik. Bi hauetan ikasturtea 2011ko otsailaren 1ean hasten da.
Programaren helburua helmugako herrialdeetako ikasleek espainierako eta Espainiako kulturako ezagutzak hobetzea, eta programan parte hartzen dutenek hartzen dituen herrialdeko hizkuntza eta kulturako ezagutzak hobetzea da.
Herrialde bakoitzean dauden plazak ondoko taulan zehazten dira:
| HERRIALDEA | PLAZAK |
|---|---|
| Alemania | 140 |
| Austria | 3 |
| Australia | 25 |
| Belgika | 15 |
| Kanada | 3 |
| Estatu Batuak | 27 |
| Frantzia | 490 |
| Irlanda | 12 |
| Italia | 25 |
| Zeelanda Berria | 3 |
| Malta | 4 |
| Portugal | 5 |
| Erresuma Batua | 500 |
| GUZTIZKOA | 1.252 |
Laguntzaileek ikasturte batez irakasle titular baten gainbegirapenarekin praktiketako elkarrizketa-laguntzaile bezala egingo dute lan helmugako herrialde bakoitzeko lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan. Kasu batzuetan, liburutegi eta baliabide-zentroetan espainieraz laguntzen ere jardun ahal izango dute.
Hileko laguntzak hileko 800 eta 1.000 dólar artekoak izango dira, herrialdearen bizitza-mailaren arabera. Gainera, mintzalagunek osasun estaldura izango dure, ostatua aurkitzeko laguntza eta hasierako prestakuntza ere bai.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa