Ministro Kontseiluak, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, hala proposatuta, ikastetxe pribatuek erregimen orokorreko irakaskuntzak emateko baimeneko Errege-Dekretua aldatzen duen Errege-Dekretua, arte-irakaskuntzak emateko baimeneko Errege-Dekretua eta Espainian dauden atzerriko ikastetxeen erregimeneko Errege-Dekretua onetsi dute.
Araudi berri hau zerbitzuak erabiltzeko eta hauetara sarbidea izateko oztopoak ezabatzeko beharrezkoak diren arauak aldatzeko eremuan onetsi da, hala zerbitzuetara sartzeko eta erabiltzeko sarbide librearen inguruko 17/2009 Legearen araudia egokitzeko.
Sartutako berrikuntza nagusiak hurrengoak dira:
• Erregimen orokorreko eta arte-irakaskuntzetako ikastetxe pribatuetako errege-dekretuen inguruko onetsitako aldaketak Ceuta eta Melillan esklusiboki ezarri ahal diren arauak dira
- Borondatezko hasierako fase bat barne hartu da ikastetxe bateko titularrak hezkuntza-administrazioari proiektatutako ikastetxearen bideragarritasuna kontsultatzeko.
- Aurretiko baimen bati eta behin betiko beste bati egindako aipamen guztiak ezabatu dira. Behin-behineko baimena aginduzko txosten batek ordezkatu da eta loteslea.
- Hezkuntza-administrazioaren erantzun epeak gutxitu dira.
- Baimen prozedurak sinplifikatu dira, beharrezkoak ez diren izapideak ezabatzen eta interesdunek egin dezaten errazten saiatuz.
• Espainian dauden ikastetxe atzerritarrei dagokionez, berrikuntza nagusia irekiera eta funtzionamendu baimen berri bat eskatzea exijitzen den egoeren identifikazioa da. Honela, zerbitzuak emateko baldintzetan funtsezkoak ez diren aldaketak ez dute, orain arte bezala, baimen berri bat izapidetzea exijituko.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa