30 herrialde europar eta latinoamerikarretako adituen aurrean
Ángel Gabilondoren esku-hartzea
Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, bere Sailak EBeko Espainiaren Presidentetzaren ondorioz antolatzen duen "Modelos TIC en la educación" konferentziaren hasierako ekitaldian Eskola 2.0 programaren xehetasunak Europako eta Latinoamerikako 30 herrialde baino gehiagoko hezkuntza teknologia berrien integrazioan adituak direnen aurrean aurkeztu ditu.
Gabilondok Espainian ia autonomia erkidego guztiek behin adostutako hitzamenak sinatu zituztenean lortutako programaren ezarpen maila handia nabarmendu du. Gainera, apirilaren bukaeran Espainiako 18.600 ikasgela digitalizatuta egongo direnaren eta Lehen Hezkuntzako Bosgarren mailako ia 365.000 ikaslek ordenagailu eramangarri bat izango dutenaren uste osoa adierazi du.
Hezkuntza ministroak EBko ordezkari guztiei 2009ko irailean hasi zen eta zortzi hilabeteko epean guztiz ezarrita egongo den proiektuaren ezaugarri nagusiak adierazi dizkie.
"Eskola 2.0 programak eskolaren mugak gainditzen ditu familiei ere dagokien proiektu sozial bat bihurtzeko eta ekoizpen ereduan eragiten du" adierazi du Hezkuntza ministroak. Eta zera gehitu du: "Eskola 2.0ren bidez lortuko dugun ezaguera guztia, egingo den aurrerapen guztia, jardunbide egokia legez adieraziko diren praktika guztiak, gure komunitateko kideen eta Europako hiritar guztien esku egongo da".
Eskola 2.0 programa
Programak 2009-2010 ikasturterako 200 milioi eurotako aurrekontu bat du eta Espainiako Gobernuaren eta Autonomia Erkidegoen artean erdi bana finantzatuta dago.
Bere xedea, datozen lau urteetan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailen eta Bigarrenekoaren 1go eta 2. mailen eraldaketa izatea da. Eraldaketa hau arbel digitalez eta interneterako haririk gabeko konexioaz hornitutako ikasgela digitaletan egongo da. Ikasgela hauetan irakasleak ordenagailu eramangarri bat izango du eta ikasle bakoitzak ordenagailu pertsonal ultraeramangarri batekin lan egingo du.
Horretarako, Eskola 2.0 proiektua hurrengo ardatzetan oinarritzen da:
Adituen konferentzia
Ministroak EBko Espainiaren Presidentetzaren ondorioz antolatzen duen "Modelos de integración TIC en educación" konferentziaren hasierako ekitaldian programa azaldu du. Hemen, Europa eta Latinoamerikako hezkuntzan teknologien integrazioan adituak diren 30 herrialdeetako ordezkariez gain, autonomia erkidego guztietako eta sektore teknologikoko enpresetako ordezkariek ere hartzen dute parte.
Bertan, besteak beste, Hezkuntza Ministerioak etorkizunean hezkuntza eremuan teknologia berrien ezarpenari buruzko eztabaida desberdinak sustatu nahi ditu.
Jarduera martxoaren 16tik 18ra garatuko da eta hiru lan ildo nagusitan oinarrituko da:
Ekitaldiari buruzko informazio guztia hemen dago eskuragarri: www.educacion.gob.es
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa