Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkariak, Eva Almuniak, gaur Zaragozan Internet bidez Lanbide Heziketako ikasketak egiteko aukera emango duen ataria aurkeztu du. Atari honek Autonomia Erkidego guztietan dauden aukeren berri ematen du, ikasle potentzialak orientatzen ditu eta on line matrikulazioa duen eta zuzenekoen balio bera iznago duen prestakuntza eskaintza modular baterako sarbidea ematen du.
17 Autonomia Erkidegoetako Lanbide Heziketako Zuzendari Nagusien eta eskola-elkarteko beste kide batzuen aurrean, Almuniak Lanbide Heziketako eredu berria bultzatzeko eta ikasketetara sartu ahal izateko beharrezko malguntasuna izateko aukera ematen duen tresna honen garrantzia nabarmendu du. Honela Lanbide Heziketaren "ibilbide-orrian" jasotako neurrietako batekin betetzen da.
Plataforma berriak Lanbide Heziketako titulurik ez duten guztiek beraien laneko betebeharrak edo betebehar pertsonalak beharrezko prestakuntza jarduerekin uztartzeko aukera emango du, hala lan- merkatuko aukerak hobetuz.
Jokaera hau bizitzako etengabeko prestakuntza, jarduera profesional batetik besterako aldaketa, eta lan esperientziaren bidez edo prestakuntzako bide ez formalen bidez lortutako lanbide-gaitasunen aitorpena sustatuz ezagutzan oinarritutako hazkunde ekonomikoko eredu alternatibo bat bultzatzeko beharrean kokatzen dela adierazi du Estatu-idazkariak.
Sarbide publikoko atari berriak urrutiko modalitateak zertan datzan eta Autonomia Erkidego bakoitzeko eskaintza zein den ezagutzeko aukera ematen du, ikasketa hauek ikasi nahi dituztenentzako orientazioa eskaintzen du, eta interesdunek matrikulatu ondoren prestakuntza egin ahal izango duten plataforma birtualera sarbidea ematen du.
Plataformak material interaktibo erabilerrazak aurkezten ditu, bere edukiak garatzeko baliabide interesgarriak barne hartzen ditu eta irakasleekin eta ikaskideekin etengabeko harremana errazten du.
Ataria 2009-2010 ikasturtean jarri da martxan Hezkuntza Ministerioaren eremuan eta zenbait Autonomia Erkidegotan, Osasun Larrialdietako Erdi-Mailako Prestakuntza-Zikloa eta Haur-Hezkuntzako Goi-Mailako Prestakuntza-Zikloa eskainiz. Lehen urte honetako Ceuta eta Melillako matrikula 164 ikasletakoa izan da Haur-Hezkuntzan eta 47koa Osasun Larrialdietan. 2010-2011 datorren ikasturteari begira modalitate honetan prestakuntza-zikloetako eskaintza zabalago bat aurreikusten da.
Plataforma berriaren informazio bideora sarbidea 
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa