Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Hezkuntza Ministerioak Argo Global Programaren aurkezpenean graduatuen mugikortasun profesionalaren aldeko apustua egin du

2010eko martxoaren 16a

Ekimenak graduatuentzako atzerrirako 1.000 prestakuntza beka emango ditu


  • Unibertsitate-politikako Zuzendari nagusiak, Juan José Morenok, gaur goizean Oviedon Argo Global programa aurkeztu du. Programa honek Espainiako unibertsitate publiko eta pribatuetako graduatuei Europar Batasuneko, Estatu Batuetako, Kanadako eta Asiako enpresetan 1.000 prestakuntza beka ematea aurreikusten du.

  • Beken hileko ordainketa 480 eta 1.300 euro artean egongo da, helmugako herrialdearen arabera, eta honako hauek hartuko ditu barne: bidaia-gastuak, bisa eta osasun eta istripuetako segurua, erantzukizun zibila eta laguntza bidaian.


Mila graduatu berrik Europar Batasuneko, Estatu Batuetako, Kanadako eta Asiako enpresa batean hezkuntza praktikak egin ahal izango dute Argo GLOBAL programaren bidez. ARGO programaren bosgarren fasea da eta gaur Oviedon Hezkuntza Ministerioko Unibertsitate-politikako Zuzendari nagusiak, Juan José Morenok, Oviedoko Unibertsitateko Errektoreak, Vicente Gotorrek, FICYTeko presidenteak eta Asturiaseko Printzerriko Zientzia eta Teknologia Kontseilariordeak, Herminio Sastrek, eta Temper Taldeko Zuzendari Nagusia eta Industria Diseinu eta Ekoizpen Institutuko Presidenteak, Adriano Monesek aurkeztu dute.


Argo Global programa Fundación para el Fomento en Asturias de la Investigación Científica Aplicada y la Tecnologiak (FYCIT) kudeatuko du eta Ministerioak 7,65 milioi eurokin finantzatuko du.


Bekak Espainiako unibertsitate publiko eta pribatuetan graduatu berriei zuzenduta daude. Hileko ordainketa 480 eta 1.300 euro artean egongo da eta honako hauek hartuko ditu barne: bidaia-gastuak, bisa eta osasun istripuetako segurua erantzukizun zibila eta laguntza bidaian. Atzerriko lan egonaldi hauen batezbesteko iraupena honako hau izango da: Europan 6 hilabete, Kanadan 7 hilabete eta Estatu Batuetan eta Asian 10 hilabete.


Juan José Morenoren arabera beka hauen xede nagusiak hauek dira: "prestakuntza zehatz bat eta eskuduntza teknikoak eskuratzea, gaitasun profesionala hobetzea, enpresako lanaren garapenarentzako trebetasunak eskuratzea, laneratze aukerak areagotzea eta hizkuntza atzerritar bat hobeto ezagutzea".


ARGO GLOBAL beka bat eskatzeko interesdunak proiektuaren www.becasargo.es web orrian sartu behar dira eta beraien curriculuma sartu eta datu guztiak bete beharko dituzte.


Pauso hauek ondo egin dituzten interesdun guztiak automatikoki eskatzailearen ezaugarriekin bat dagoen profil bat eskatzen duten enpresen hautaketa prozesuan parte hartuko dute, gardentasun, objektibitate eta aukera-berdintasuneko berme maximoarekin.


Egungo programak www.becasargo.es web gunean integratuko den plataforma interaktiboaren bidez berrikuntza batzuk hartuko ditu barne. Berrikuntza hauen artean Google Mapsen bidez inplementatutako mapa interaktibo bat dago. Honek, onuradunek bere helburuko herrialde edo hiriko beste bekadun batzuk dauden jakitea ahal izango dute, deialdi honetako eta aurreko deialdietako onuradunen arteko sare edo eremu sozial birtual bat sortzeko aukera emango die, elkarren arteko laguntza, esperientzien kontaketa eta informazio interesgarria bidaltzeko aukera emango die. Web guneak ostatu bilaketari buruzko informazio praktiko eta eguneratuta ere izango du, helburuko hirian eta herrialdean garraioari buruzko informazioa, osasun-laguntza, bisa eta aisi eta informazio sanitarioa, besteak beste.


Aurreko faseetako datuak onuradunen arteko laneratze tasa handiak frogatzen dituzte; horrela, praktika bukatu ondoko hurrengo sei hilabeteetako epean, ehuneko 50ak lana lortu zuen. Haietatik, %38ak praktikak egin zituzten herrialde berean lan egiten jarraitzen dute eta %62ak lana beste herrialde batean aurkitu du.

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri