Ángel Gabilondoren esku-hartzea
Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok eta Caja Madrideko Presidenteordeak, Virgilio Zapaterok, gaur Caja Madrid 2010 Eurobekak eman dituzte La Casa Encendidan. Emandako 216 bekak Europako enpresetan laneko praktikak egin nahi dituzten Espainia osoko Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduta daude. 1998an deitu ziren lehenengoz. Caja Madrid Eurobekak entitate pribatu batek Espainian emandako Lanbide Heziketa laguntzeko programa osoena eta handiena dira.
Laguntza hauekin, Caja Madrid Gizarte-ekintzak Lanbide Heziketako ikasleei eta tituludunei beraien hasieretan laguntzea nahi du, praktikak bukatu ondoren laneratzeko aukera handiak dituen kalitatezko eta dimentsio europarreko trebakuntza profesional bat lortzeko aukera emanez. Erakundeak diziplina hauen alde egindako apustu sendo bat da. Disziplina hauetako tituludunek unibertsitateko lizentziatuek dutena baino askoz langabezia-tasa baxuagoa dute
Bekak bi modalitatetan zatitzen dira: 2010eko udan Erresuma Batuko eta Irlandako enpresetn Lanbide Heziketako disziplinetan laneko praktikak egitera zuzenduta dauden Caja Madrid Eurobekak, eta Erasmus Programaren barruan atzerrian praktikak egiteko Europar Batasunak ikasleari ematen dion laguntza ekonomikoa osatzeko laguntza den Caja Madrid Erasmus Eurobeka Osagarriak.
Eurobekak programak hamabi urte hauetan jarraipena izatea dituen emaitza onetan ikusten da. Hau onuradunen balorazio galdeketa-orrietan irudikatzen da. 2009an bekadunek 8,4 puntuazioa (10etik) eman zioten programari, eta ia guztiek esperientzia gomendatu eta errepikatuko lukete.
Familien, enpresen eta lanpostuen aukeraketa zaindua eta bekek ematen duetn nazioarteko helmena ere nabarmentzen da. Honek gero eta irekiagoa eta globalizatuagoa den ingurune batean mugikortasun profesionala izatea errazte du.
Caja Madrid Gizarte-ekintzaren Eurobekak honela banatzen dira:
Caja Madrid 2010 Eurobeken datu nagusiak:
Caja Madrid 2010 Eurobekak jaso dituzten ikasleen Autonomia Erkidegokako banaketa, modalitate batean edo bestean, hurrengoa da:
| Autonomia Erkidegoa | Beka kopurua |
| Madril | 71 |
| Valentziako Erkidegoa | 42 |
| Euskadi | 31 |
| Gaztela eta Leon | 14 |
| Gaztela-Mantxa | 11 |
| Extremadura | 8 |
| Murtzia | 8 |
| Andaluzia | 7 |
| Nafarroa | 6 |
| Aragoi | 5 |
| Errioxa | 4 |
| Katalunia | 3 |
| Galizia | 3 |
| Asturias | 1 |
| Illes Balears | 1 |
| Kantabria | 1 |
| GUZTIRA | 216 |
Caja Madrid Eurobeken inguruko informazio gehiagorako www.obrasocialcajamadrid.es
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa