Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Bederatzi milioi eurotako inbertsioa onetsi dute eskolako liburutegien hobekuntzarako

2010eko martxoaren 30a

Ministro Kontseiluak, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, hala proposatuta, liburutegiak hobetzeko bederatzi milioi euroko partida bat onetsi du. Xedea ikasleen eta gainerako eskola-elkartearen artean irakurketa bultzatzea da.

Aurrekontu hau, 2005ean, irakurketarako liburuen hornikuntzak eta hezkuntzarako materialak eta honen kudeaketarako beharrezko ekipamenduak hobetzeko helburuarekin sortu zen eskolako liburutegien hobekuntza Planean kokatzen da. Ordutik Ministeriok egindako inbertsioa 70 milioi eurokoa da guztira.

Gainera, eskola liburutegien hobekuntza plana Autonomia Erkidegoekin egindako lankidetza programa bat da. Izan ere, Autonomia Erkidegoek Hezkuntza Ministeriotik jasotzen duten kantitate bera emateko konpromisoa hartzen dute.

Autonomia Erkidego desberdinen artean banatzen diren fondo hauek hornikuntza bibliografikoen, ikus-entzunezko hornikuntzen eta hornikuntza informatikoen eta eskolako liburutegien kalitatea hobetzeko beharrezko beste gastu batzuen gehikuntzara bideratuta daude.

Era berean, programa hauen helburu nagusien artean, ikastorduez kanpo eskolako liburutegien erabilerraztasunaren hobekuntza eta ikaslanean eskolako liburutegien integrazioan irakasleen prestakuntza daude.

Gaur onetsitako hitzarmena Espainia osoko ikastetxeetako eskolako liburutegien hobekuntzarako sortutako ekintza multzo baten parte da. Ekintzek sari eta laguntza deialdiak deitzea, eskolako liburutegiak Liburutegien Lankidetza Kontseiluan integratzea, hezkuntza administrazioen arteko lankidetza sustatzea eta eskolako liburutegien inguruan jardunbide egokiak hedatzea barne hartzen dituzte.

Hezkuntzaren Lege Organikoak etapa guztietako ikasleen artean irakurketa ohituren hobekuntzan arreta berezia jartzen du. Gainera orientazio hau hezkuntza sistemaren printzipio orokorren artean jasotzen da, irakurketa-idazketa haur-hezkuntzan barne hartzen da eta lehen hezkuntzan egunero denbora minimo bat irakurketari dedikatzeko derrigortasuna eta Bigarren Hezkuntzako arlo guztietan irakurketa lantzeko beharra dago. Bere aldetik, batxilergoan irakurketarako ohiturak finkatu nahi dira liburuengatiko interesa eta jendaurrean egoki mintzatzeko gaitasuna suspertzen duten jardueren bidez.

Banaketa irizpideak

Funtsen banaketa hurrengo irizpideak kontuan hartuta burutzen da:

  • Autonomia Erkidegoan Haur-hezkuntza, Lehen hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa edo araubide bereziko edo Hezkuntza bereziko zentro espezifikoetako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publiko kopurua (%60ko haztapena).
  • Autonomia Erkidegoko Ikastetxe publikoetan aurreko atalean azaldutako ikasketetako ikasle-kopurua (%40ko haztapena).


Irizpide hauen aplikazioaren emaitza autonomia erkidegoka egindako hurrengo banaketa da:

 

Autonomia erkidegoa Kopurua
Andaluzia  2.063.455
Aragoi  285.669
Asturiasko Printzerria  181.411
Illes Balears  179.396
Kanariak  483.382
Kantabria  107.461
Gaztela eta Leon  503.880
Gaztela-Mantxa  492.883
Katalunia  1.542.297
Comunitat Valenciana  931.222
Extremadura  286.080
Galizia  628.740
Madrilgo Erkidegoa  945.460
Murtziako Eskualdea  314.430
Errioxa  54.234

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri