Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Ia 100 milioi eurotako banaketa onetsi dute Eskola 2.0 programarako

2010eko martxoaren 30a

Ministro Kontseiluak Eskola 2.0 programarako autonomia erkidegoen artean 93 milioi eurotako aurrekontua banatzea eta hau egiteko irizpideak zeintzuk izango diren onetsi du.

Hezkuntza Ministerioak eta Autonomia Erkidegoen artean erdi bana finantzatutako hezkuntza berrikuntzako programa global bat da, hori dela eta aurrekontu globala ia 200 milioi eurokoa izango da. Programa honekin Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ohiko ikasgelak arbel digitalak eta Interneterako haririk gabeko konexioa dituzten ikasgela digital modura eraldatuko dira. Hauetan irakasleak ordenagailu eramangarri bat izango du eta ikasle bakoitzak bere ordenagailu ultraeramangarriarekin lan egingo du.

Horrela, 90,3 milioi eurokoa den banaketara zuzenduta dagoen aurrekonturako funts publikoekin sostengatutako ikastetxe publiko guztien Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasle kopurua eta ikastetxe publikoetako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasgela kopurua kontuan izaten da.

Bestalde, Ministerioak hiru milioi euro baino gehiago zuzenduko ditu ikastetxeetako teknologia berrietan espezializatutakoen eta Eskola 2.0 programan sartzen diren ikasgeletako irakasleen prestakuntzarako eta material eta hezkuntza baliabide digitalen sorkuntza egin eta bultzatzeko. Finantzaketa banatzeko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasgela eta diru publikoarekin lagundutako ikastetxe kopurua hartuko dira kontuan.

Aipatutako irizpideen aplikazioaren emaitza hurrengo taulan islatzen den banaketa da.

Erkidegoa Prestakuntza Hornikuntza Guztizkoa
Guztizkoak 3.113.290 90.371.669 93.544.959
 Andaluzia  638.361  19.086.413  19.724.774
 Aragoi  96.149  2.827.350  2.923.499
 Asturiasko Printzerria  72.309  1.756.023  1.828.332
 Balears (Illes)  72.954  2.202.814  2.275.768
 Kanariak  171.639  4.743.586  4.915.225
 Kantabria  45.419  1.083.150  1.128.569
 Gaztela eta Leon  201.769  5.014.206  5.215.975
 Gaztela-Mantxa  190.229  5.157.811  5.348.040
 Katalunia  550.237  14.975.919  15.526.156
 Comunitat Valenciana  343.465  10.722.275  11.065.740
 Extremadura  112.667  2.758.325  2.870.992
 Galizia  214.177  4.838.361  5.052.538
 Madrilgo Erkidegoa  322.925  10.847.675  11.170.600
 Murtziako Eskualdea  120.383  3.703.697  3.824.080
 Errioxa  20.607  654.064  674.671

 

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri