Berdintasun eta Hezkuntza ministerioen, Estatuko Enpleguko Zerbitzu Publikoen (Lan eta Inmigrazio Ministerioa) eta UNEDen arteko hitzaremaren fruitua
Martxoaren 12tik 14ra ACREDITA-T izenburupean egingo diren prestakuntza-ikastaroetariko lehena egingo da Escorialen. ACREDITA-Tek haur-hezkuntzako eta ezinduentzako arretarako eremuetan lan esperientziaren edo arautu gabeko bideen bidez lortutako lanbide-gaitasunen egiaztapenetarako prozeduran aurrera egiteko helburua du. Ikasturtea gaur inauguratu dute Berdintasun Ministerioko Laneko Berdintasuneko zuzendari nagusiak, Capitolia Diazek, eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko (UNED) errektoreak, Juan A. Gimenok. Itxieran Hekzuntza Ministerioko Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak, Miguel Solerrek, parte hartuko du.
Ikastaro hau pasa den abenduaren 21ean 2009ko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege-Dekretua garatzeko Berdintasun eta Hezkuntza ministerioek, Estatuko Enpleguko Zerbitzu Publikoak eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak (UNED) izenpetu zuten lankidetza-hitzarmenean jasotako neurrietatik eratorritakoa da.
Hitzarmen honen helburua hautagaiak izateko aukerak dituzten emakumeen artean eta Autonomia Erkidegoetako aholkularitza eta ebaluazio arduradunen artean gizon eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorrean positiboki eragin dezaketen alorretan lan esperientzia lanbide-gaitasun bezala aitortzeko prozeduraren ezaugarriak ezagutzera ematera zuzenduta dauden jarduerak martxan jartzea da.
Hitzarmenak batez ere 2010ean garatuko diren zenbait prestakuntza jarduera jarduera jasotzen ditu. Horrela, ikastaro honetan prestakuntza jasotzen duten 70 pertsona baino gehiagok azkenean adingabeen arretara eta menpeko pertsonen zaintzare zuzenduta dauden gaitasunen egiaztapenaren lehen edizio honetako curriculum bakoitzeko orientazio, aholkularitza eta ebaluazioko funtzioak egingo dituzten beste 3.000 pertsona prestatzeko arduradunak izango dira.
Hitzarmen hau garatzeko aurreikusita dauden jardueren guztizko zenbatekoa 1.900.000 eurokoa da, horietatik 1.600.000 euro emango ditu Berdintasun Ministerioak. Gainerako sinatzaileek 100.000 euro emango ditu bakoitzak.
Escorialeko "Prestatzaileen Prestaketa Ikastaroa" martxoaren 14an itxiko dute Hezkuntza Ministerioko Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak, Miguel Solerrek, Lan eta Inmigrazio Ministerioko Estatuko Enpleguko Zerbitzu Publikoko zuzendariorde nagusiak, Adolfo Hernandezek, eta Berdintasun Ministerioko Enpresako Berdintasunaren Sustapen, Negoziazio Kolektibo eta Antolamendu Arauemaileko zuzendariorde nagusiak, Ángel Melchor Celadak.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa