Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, Ministro Kontseiluan txosten hau aurkeztu du: "Convergencia de las enseñanzas universitarias en España en relación con el Espacio Europeo de Educación Superior. Curso 2010-201".
Txostenak unibertsitate-sistemak Goi-hezkuntzako Eremuko (EEES) eraikuntzagatik martxan jarri dituen neurri nagusiak eta erreformak, bere emaitzak eta etorkizun batean aurre egin behar duen erronkak errepasatzen ditu.
Prozesuari emandako bultzada erabakigarria Bolognako Deklarazioa izan zen. Hau, 29 herrialdek sinatu zuten 1999an. Gaur egun, EEES Europako 46 estatuk osatzen dute.
Espainiak 2005etik aurrera EEESren ezarpena bizkortu zuen. Segur aski Espainiako unibertsitatearen historian gertatu den eraldaketa sakonena da. Eta jada emaitza zehatzak ditu: ikasturte honetan 161.000 ikasle maila unibertsitario bat ikasten ari dira. 2008-2009 ikasturtean 18.000 ziren. Hau da, aurten unibertsitate ikasketak hasi dituzten ia bi ikasleetik batek sistema berriarekin hasi du.
Gradu tituluei dagokienez jada ia guztiak jada egiaztatuta edo prozesuaren azken pausoetan daude. Zifra zehatzak hurrengoak dira: aurreikusitako 2.387 graduko titulazioetatik jada Unibertsitateen Kontseiluak 1.582 egiaztatu ditu eta gainontzeko 789ak bidean daude.
Ezarritako ikasketei dagokienez, hau da, ikasleek jada ikasi ahal dituztenak, 1.109 maila eta 2.097 master ezarrita daude.
Datuak, beraz, Espainiak 2010-2011. ikasturtean lehen mailako graduko ikasketa guztiak Bolognara egokitutako tituluak izango diren helburua beteko duela adieraztea uzten dute.
Hau Gobernuaren, Autonomia Erkidegoen, Unibertsitateen, irakasleen eta ikasleen arteko lanari esker izan da posible.
Erronkei dagokienez, nagusienetariko bat Goi-Hezkuntzako Europako Eremuaren dimentsio soziala sustatzea da. Beste hitz batzuetan: mundu guztiak, bere gaitasun ekonomikoa alde batera utzita, aldaketa honen onuretan parte hartzen duela ziurtatu behar dugu.
Horretarako, nahitaezkoa da hurrengo alderdietan lan egitea:
- Ikerketarako bekak eta laguntzak hobetzea. Europa aniztasun eta aukera-berdintasunen espazio bat izan behar da, ikasketen onespenerako hezkuntza sistema parekagarri, konparagarri eta bateragarriekin.
- 2020. urterako Europako ikasleen ehuneko 20ak bere ikasketak bere herrialdetik kanpo egin izan ditzaten konpromiso eta helburua lortzeko beka politika baten bidez aukera-berdintasun hori bermatzea beharrezkoa egin da.
- proposatzen den metodo aldaketa garrantzitsua da, ikasketa prozesu osoaren zentroa ikaslea izango da eta. Gure ikasleak, unibertsitate berritik pasa ondoren, lan-munduko erronkei eta eskakizunei aurre egiteko moldaketa gaitasun handiagoa izango dute.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa