Ministro Kontseiluak Autonomia Erkidegoen artean 49,6 milioi euroko banaketa onetsi du, ikastetxeen hezkuntza kalitatea hobetzeko eta hezkuntza sistemaren ekitatean sakontzeko asmoz. Xedea berdintasun baldintzetan ikasle guztien arrakasta lortzea da. Planteamendu hauek Hezkuntzaren Lege Organikoak inspiratzen ditu eta PROA Planaren (Errefortzu, orientazio eta babes programak) bidez egikaritzen dira.
Honela, Plan honek ia 100 milioi eurotako guztizko aurrekontua izango du 2010ean. Izan ere, Autonomia Erkidegoekin derrigorrez izan behar den lankidetzan oinarritzen da. Hauek guztizko kostuaren %50 ematen dute..
Gaur egun ia 3.500 ikastetxek Planean parte hartzen dute
Banaketa irizpideak
Kredituko banaketa hurrengo irizpideak kontuan hartuta egiten da:
Aipatutako irizpideen aplikazioaren emaitza hurrengo taulan islatzen den banaketa da.
| Autonomia erkidegoa | Kopurua |
|---|---|
| Andaluzia | 14.498.270 |
| Aragoi | 1.436.443 |
| Asturiasko Printzerria | 739.864 |
| Illes Balears | 587.102 |
| Kanariak | 2.257.770 |
| Kantabria | 579.185 |
| Gaztela eta Leon | 3.241.095 |
| Gaztela-Mantxa | 2.602.451 |
| Katalunia | 8.315.429 |
| Comunitat Valenciana | 4.805.186 |
| Extremadura | 1.611.890 |
| Galizia | 2.729.120 |
| Madrilgo Erkidegoa | 4.296.573 |
| Murtziako Eskualdea | 1.569.013 |
| Errioxa | 380.609 |
Nafarroa eta Euskadiko Autonomia Erkidegoetan PROA Planaren aplikaziorako finantzaketa bakoitzaren finantzaketa erregimen zehatzaren arabera egingo da.
PROA Plana
Autonomia Erkidego guztietako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei zuzendutako PROA Plana 2005ean jaio zen, ikastetxeetako ikasleen eremu sozio-kulturaletik eratorritako hezkuntza-beharrei ekiteko eta ikasle guztien eskola-arrakasta salbuespenik gabe lortzeko asmoz. Honela, eskola-ingurunea aberastearen bidez, guztientzako kalitatezko hezkuntza bat emateko ahaleginak egiten dira.
Horrela, Planak eskola laguntza Programa bat aurreikusten du. Honen babes neurriak ikasleei zuzentzen zaizkie zuzenean eta indibidualki. Babes eta errefortzu Programa bat ere aurreikusten du. Hau ikastetxearen guztizko funtzionamenduaren hobekuntzara orientatuta dago, beraiek aurkezten duten proiektuaren arabera beharrezkoak diren baliabideak ematearen bidez.
Laguntza Programen bidez, Lehen Hezkuntzako azken bi urteetako ikasleek eta Bigarren Hezkuntzako lehen bietakoek eskolaz kanpoko orduetan jasotzen dute zailtasun handiena suposatzen duten materietan behar duten laguntza. Horrela, batezbeste astero bi orduz ikasleak monitore laguntzaileek edo ikastetxe bereko irakasleek zuzendutako talde txikietan antolatzen dira ikasleak arlo zehatz batzuk lantzeko.
Bere aldetik, ikastetxearen hobekuntza orokorra hobetzeko babes eta errefortzu Programa Bigarren Hezkuntzako Institutuei zuzenduta dago. Kasu honetan, ikastetxeko eskola-elkarteak lantzen du bakoitzaren beharren eta jardueren programa, bere funtzionamendu arrunteko alderdi zehatzak hobetzeko proiektu baten arabera.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa