Ministro Kontseilua
Ministro Kontseiluak, Hezkuntza Ministerioak hala proposatuta, Andorrako herritarrak unibertsitate espainiarretan sartu ahal izateko beharrezko baldintzak zehazten diren Espainia eta Andorrako Printzerriaren artean lortutako akordioa onetsi du.
Andorrako ikasleek batxilergoko froga bat gainditu beharko dute beraien herrialdean. Hau Espainian Unibertsitatean Sartzeko Probaren Fase Orokorrak (PAU) baliozkotuko du. Ikasle espainiarren mozketa nota bera izango dute eta, hauek bezala, beraien nota hobetu nahi badute fase espezifikoko azterketetara aurkeztu beharko dira.
Hitzarmena Espainiako unibertsitateen internazionalizazioko prozesu jarraiaren barruko pauso onuragarri berri bat bezala hartzen da, eta hauek modernizatzeko ezinbestekotzat jotzen da.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa