Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Hezkuntza eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioek Koordinazio Batzordea osatu dute

2010eko apirilaren 06a

Ikusi irudia erresoluzio altuan .
  • Bere funtsezko xedea unibertsitate-politika arloan koordinatutako neurriak hartzea da
  • Bileran nabarmendutako gaietako bat 2010eko Bikaintasunaren Nazioarteko Campus deialdiaren prestakuntza izan da. Honetarako 190M€ zuzentzen dira eta gure unibertsitateei 2015eko horizontean Europako onene artean kokatzen eta nazioarteko ospea bultzatzen laguntzea da
  • Zientzia eta Berrikuntza ministroak Espainiako unibertsitate sistemak 2009an deialdi desberdinen bidez I+G+b Plan Nazionalatik 890M€ baino gehiago jaso dituela azaldu du. Horietatik 534M€ Espainiako unibertsitateen I+G+b jardueretara zuzendu dira
  • Hezkuntza ministroak gaur egun eztabaidatzen ari diren bikaintasun akademikoa bultzatzeko eta Espainiako Unibertsitate Sistemaren eragin sozioekonomikoa areagotzeko finantzaketa politikak hobetzeko hausnarketa dokumentuaren inguruko txosten bat aurkeztu du
  • Beraien esku-hartzeetan ministroek Ministerio bien arteko lankidetza eta koordinazioaren garrantzia nabarmendu dute, hau maila maximoko unibertsitate eta ikerketa politika bat garatzeko funtsezko elementua dela nabarmenduz

 

Arratsalde honetan Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren eta Hezkuntza Ministerioaren arteko Koordinazio Batzordea eratu dute. Bertan unibertsitate eremuan eragina duten bakoitzaren eskuduntzei dagokien Ministerio bien jarduerak definitzen dira.

Xede nagusia Hezkuntza Ministerioari dagozkion unibertsitate-politika arloko eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioari dagozkion I+G+b sustapen eta promozio politika arloko neurrietan neurri koordinatuak hartzea da. Izan ere, biek onartzen dute unibertsitateek I+G+b zentro egile bezala duten funtsezko rola.

Batzorde honen beste nabarmendutako funtzio batzuk unibertsitate edo atxikitutako zentroetara zuzentzen diren I+G+b programak, eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioen materiekin lotutako Hezkuntza Ministerioaren jarduera programak identifikatzea; sail ministerial bien jardueren plangintza orokorra ezagutzea; jarduera ildo komunetan barne hartu ahal diren I+G+b Plan Nazioanalaren egitean Ministerio bien jarduerak ezagutzea; Unibertsitate Estrategia 2015aren garapeneko jarduerak koordinatzea, batez ere ikerketaren sustapenari eta ezagutzaren transferentziari dagokionetan, besteak beste.

Bileran nabarmendutako gaietako ba 2010eko Nazioarteko Bikaintasunaren Campusaren deialdia prestatzea izan da. Horretara 190,5M€ zuzentzen dira (90,5M€ Hezkuntza Ministerioarenak eta 100M€ Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarenak) eta horrek Espainiako unibertsitateak 2015eko horizontean Europako onenen artean kokatzen eta unibertsitateen nazioarteko ospea bultzatzen laguntzeko asmoa du.

Honela, Batzordeak Ministerio biek programa honetan parte hartzeko zehaztapenak aztertu ditu. Programa honek hurrengoa zuzendu zuen iaz:

  • Hezkuntza Ministerioaren A Azpiprogramak 21 unibertsitatek bultzatutako 18 proiekturen artean 200 milioi euro banatu ditu kredituetan. Horietatik bederatzik Naziortako Bikaintasunaren Campus kalifikazioa jaso dute. Xedea unibertsitateek modernizaziorako Plan Estrategikoak martxan jartzea da. Azpiprogramak unibertsitateen arteko campusetan kokatutako beste instituzio batzuen agregazio estrategikoak bultzatzen ditu enplegua, kohesio soziala eta lurraldeko ekonomia-garapenari mesede egiteko "ezagutza ekosistemak" eratzeko asmoz.
  • Bikaintasunaren Campus Programa honen barruan Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa buru den I+G+b azpiprogramak 2009an unibertsitate bat baino gehiagoren gaitasunak konbinatzen dituzten Espainiako 22 campusentzako, 28 guztira, eta ikerketa zentro publiko eta pribatuentzako eta enpresentzako 50M€ zuzendu zituen subentziotan E Planaren kontura. I+G+b eta Tranferentzia azpiprogramak, unibertsitate propioen eta enpresa, erakuntde, institutu eta ikerketa zentro, ospitale, zentro teknologiko eta beste instituzio batzuen arteko aliantza estrategikoak prestatzea lortu du. Kalitate zientifikoa handitzeko estrategia honetan unibertsitate berriekin kidetutako erakundeen harremana oso zabala da eta I+G nazionalean hizketakide nagusiak bildu ditu, herrialdeko enpresa garrantzitsuenetakoak ere barne hartuz.

Bere aldetik, Batzorde honetako funtzioei dagokien bezala, Zientzia eta Berrikuntza mnistroak 2009an I+G+b Plan Nazionaleko deialdi desberdinetan Espainiako unibertsitate sistemaren parte-hartze mailaren lehen balantze bat egin du.

Zentzu honetan, Garmendiak Espainiako unibertsitate sistemak (non unibertsitate publiko eta pribatuak, I+G zentroak, Ikerketako Erakunde Publikoak, Zentro Teknologikoak, eta enpresak barne hartzen diren) 2009an Espainiako Gobernuaren aldetik Plan honen deialdi desberdinen bidez 890M€ baino gehiago jaso dituela azaldu du. Horietatik 534M€ Espainiako unibertsitateen I+G+b jardueretara zuzendu dira.

Hezkuntza ministroak bikaintasun akademikoa bultzatzeko eta gaur egun eztabaidatzen ari diren Espainiako Unibertsitate Sistemaren talka sozioekonomikoa handitzeko unibertsitateen finantzaketa politikak hobetzeko hausnarketa dokumentu baten inguruko txosten bat aurkeztu du.

Beraien esku-hartzeetan, ministroek maila goreneko unibertsitate eta ikerketa politika bat garatzeko Ministerio bien arteko lankidetza eta koordinazioaren garrantzia funtsezko elementua dela nabarmendu dute.

Azkenik, 2020ko EBko Estrategiaren xedeetako batzuk garatzea garrantzitsua dela nabarmendu du. Xede hauek ekonomia lehiakorrago eta epe luzera jasangarriago bat lortzeko talentuaren prestakuntzari eta Ikerketako Europar Eremuaren finkatzeari dagozkie.

Gaurko bilerarekin, eta azaroaren 6ko 1670/2009 Errege-Dekretuan ezarritakoarekin betez, Ministerio bien arteko Koordinazio Batzordea eratzen da. Urtean gutxienez bi aldiz biltzeko aurreikuspena dute.

Batzordeak txandakako presidentetza izango du 12 hilabetero. 2010ean Zientzia eta Berrikuntza ministroari, Cristina Garmendiari, dagokio. Halaber, Lehendakariordetza bat ere badago. Gaur egun Hezkuntza Ministroa, Ángel Gabilondo dago bertan.

Gainera, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren aldetik, Batzordea hauek osatzen dute: Ikerketako Estatu-idazkaria, Felipe Pétriz, I+G+b Plan Nazionalaren Ikerketa eta Kudeaketa Zuzendari Nagusia, José Manuel Fernández de Labastida eta Teknologia Transferentzia eta Enpresa Garapeneko Zuzendari Nagusia, Arturo Azcorra.

Hezkuntza Ministerioaren aldetik: Unibertsitateen Idazkari Nagusia, Marius Rubiralta, Unibertsitate-politikako Zuzendari nagusia, Juan José Moreno eta Unibertsitateko Prestakuntza eta Orientazioko Zuzendari Nagusia, Mercedes Chacón.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri