Hezkuntza Ministerioak 2010. urteari dagokion Nazioarteko Bikaintasunaren Campus Programaren (CEI) deialdia atera du. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu dute gaur.
Programa honen xedea Espainiako unibertsitateen kalitatea hobetzea eta campus onenak Espainiako unibertsitate sistemaren agregazioaren, espezializazioaren, desberdinketaren eta internazionalizazioaren bidez bikaintasunerantz gidatzea da.
Deialdi berriak agregazio estrategikoak nazioarteko bikaintasuna eta garrantzia lortzeko bide bezala indartzearen, unibertsitateek hasitako talentua erakarri eta intzentibatzeko politikak lortzearen, baterako ikerketa programak dituzten nazioarte-mailako eta unibertsitateen arteko Doktoretza-ikastaroetako eta Graduondoko Eskolak sortzearen, edo unibertsitate sistema ekonomia eredu berri jasangarriagoan eta lanbide heziketan parte hartzearen aldeko apustua egiten du.
2010eko CEI deialdiak 90,5 milioi eurotako aurrekontua du Hezkuntza Ministerioaren aldetik. 15,5 milioi diru-laguntzetan daude banatuta eta 75 milioi maileguetan.
Programa hau Hezkuntza eta Zientzia eta Berrikuntza ministerioen artean koordinatuta dago. Gainera lehenengoz Etxebizitza eta Berdintasunn Sailen parte-hartzea barne hartzen du. Hauek aukeratutako proiektu onenei emango diete finantzaketa.
CEI programaren deialdi berriaren xede nagusia campusak Nazioarteko Bikaintasunaren Campusetan bihurtzeko Espainiako unibertsitateek koordinatutako agregazio proiektu onenen aukeraketa da oraindik. Xedea proiektu hauen egikaritza finantzatzea eta Autonomia Erkidegoen parte hartzearen bidez praktikan jarri ahal izatea da. Aukeraketa hau lehen fase batean egiten da. Hemen bigarren fasera pasatu ahal diren eta Nazioarteko Batzorde baten aurkeztuko diren proiektuak aukeratuko dira. Proiektu hauei aurkezpen hau prestatzeko laguntza bat emango zaie.
Bigarren fasean, Nazioarteko Batzordeak aurkeztutako proiektuen txostena egin aurretik, Nazioarteko Bikaintasunaren Campus kalifikazioa eta hau egikaritzeko finantzaketa lortuko duten proiektuak aukeratzen dira.
Programaren oinarrizko ardatz horren osagarri bezala beste bi azpiprograma ezarri dira, Indartzekoa eta Ministerioartekoa Modernizatzekoa. Hauen xedea deialdi bakoitzean bere kalitateagatik nabarmentzen diren proiektuen alderdi partzialak egiteko emandako laguntzen bidez deialdi bakoitzean aurkeztutako proiektu onenak finantzaketa indartzea da. Finantzaketa Gobernuaren eta Autonomia Erkidegoen aurrekontuetatik eta ONCE edo Informazioaren Gizarterako eta Administrazio Elektronikorako Europako Fundazioa bezalako erakundeetatik datoz.
2010eko deialdi berria prestatzeko unibertsitateei, Autonomia Erkidegoei eta iazko tribunaletako kideei programa optimizatzeko arautze berrian barne hartzea beharrezkoa dela kontsideratzen den hobekuntzen inguruan kontsultatzea erabaki zen. Jasotako oharrak horretarako izendatutako Aholkulari Batzorde batek aztertu zituen. Aholkulari Batzorde honek Autonomia Erkidegoetako, unibertsitateetako eta MICINNeko ordezkariak ditu. Batzordeak bi bilera izan zituen 2010eko urtarrilaren 12an eta 17an. Lehenengoan Nazioarteko Bikaintasunaren Campus Programaren arautzean aldaketak egiteko proposamenak egin ziren. Bigarrenean Hezkuntza Ministerioak proposamen hauek jarraiki egindako testua onetsi zen.
Nazioarteko Bikaintasunaren Campus Programa 2008an jaio zen unibertsitateen prestaketako lehen etapa batekin. Lehen konkurrentzia lehiakorreko deialdia 2009an egin zen eta unibertsitate publikoen %84k eta unibertsitate pribatuetako askok parte hartu zuten. Hauek Gobernuak egindako Espainiako unibertsitatea modernizatzearen eta plangintza estrategikoa gauzatzearen alde egindako apustuaren parte izatea erabaki zuten.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa