Hezkuntza Ministerioak proposatuta, Unibertsitateen Kontseiluak eta Unibertsitate Politikarako Biltzar Nagusiak (hurrenez hurren Espainiako unibertsitateen errektoreak eta Autonomia Erkidegoak biltzen dituena), Unibertsitateko Ikasleen Estatutu berria onetsi dute gaur. Testuak Estatuko Ikasleen Kontseilu bat sortzen du eta ikasleek unibertsitateko politikan eta kudeaketan parte hartzea bermatzen du.
Estatuko Unibertsitateko Ikasleen Kontseiluak ikasleei estatuko ordezkaritzako zuzeneko kanal bat izateko aukera emango die. Kanal hau errektoreek eta Autonomia Erkidegoek Unibertsitateen Kontseiluaren bidez duten antzekoa izango da.
Kontseilua Hezkuntza ministroak presidituko du eta Espainian dauden unibertsitate publiko eta pribatu bakoitzeko kide bat; Estatuko Eskola Kontseiluan presentzia duten ikasleen elkarteetako ordezkariak; eta Kontseiluan presentzia ez duten arren gutxienez sei unibertsitatetan eta hiru autonomia erkidegotan sartuta dauden hiru ikasletarainoren presentzia izango du.
Ikasleak unibertsitateen prestakuntza ereduaren bihotzean kokatzeko mekanismoak sortu dira, bizitza akademikoan, politika estrategikoan eta ikastetxeen gobernantzan parte-hartze aktiboagoa emanez. Hezkuntza ministroarentzat, Ángel Gabilondorentzat: "Nahitaezkoa da ikaslea Unibertsitateko bizitza eta gobernuari eragiten dien kontuetan ikasketa, irakaskuntza eta erabaki prozesuetako bihotza den kalitatezko unibertsitate baten ikuspuntutik ikaslearen parte-hartzea ulertzea".
Unibertsitatekoen parte-hartzea hiru dimentsiotan zatitzen da: zerbitzuei dagokionez, ikastetxeen gobernuari eta unibertsitate-politika autonomikoari eta estatukori dagokionez, eta gizarte erantzukizuneko politikari eta unibertsitateen etikari dagokionez. Ikasleek hizpidea eta hautespidea izango dute, eta kontsultatuak izateko eskubideaz gain unibertsitate bizitzan aktiboki parte hartzeko eskubidea ere aintzatesten da.
Hezkuntza Ministerioaren koordinazioarekin, pasa den uztailetik bilerak izan dituzte adostutako hitzarmenetik abiatutako erakunde-esparru bat hartzeko xedearekin. Haietan ikasleen elkarteek eta behar bereziak dituzten pertsonen erakunde adierazgarriek eta unibertsitateko defendatzaileen Espainiako Konferentziak, CRUEk eta RUNAEk (Unibertsitateko Idazkari Nagusien batzorde iraunkorra) parte hartu dute.
Pasa den martxoaren 4an, ikasleen elkarte desberdinek Kontseiluaren osaketaren inguruko hitzarmen bat lortu zuten, eta honek Estatutuari bultzada emateko lanak hasteko aukera eman zuen. Hau onartzea ikasle elkarteek aspalditik zuten nahi bat zen eta Gobernuaren unibertsitate antolamendu arloko erronka handienetakoa zen.
Estatuko Unibertsitateko Ikasleen Kontseiluak Goi-Hezkuntzako Europar Eremuaren modernizazio eta garapen politikak eztabaidatzeko esparru gakoaaren parte izango da.
Ikaslearen Estatutu Berri honen testuak Estatu Kontseiluaren aldeko txostena jaso behar izango du eta, ondoren, eta Ministro Kontseiluarena. Hor behin betiko onetsiko da.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa