Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Ángel Gabilondok unibertsitateen finantzaketa eredu jasangarri berri baten inguruko txostena aurkeztu du Ministro Kontseiluaren aurrean

2010eko apirilaren 30a

Ministro Kontseilua

Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, Espainiako unibertsitateen finantzaketa jasangarriko eredu berri baten ezarpenaren inguruko Txosten bat aurkeztu du Ministro Kontseiluaren aurrean.

Txosten hau bikaintasun akademikoa bultzatzeko eta Espainiako Unibertsitate Sistemaren eragin sozioekonomikoa handitzeko Finantzaketa Politiken hobekuntza eta jarraipen Dokumentuan oinarritzen da. Hau pasa den apirilaren 26an onetsi zuten Unibertsitate-Politikako Konferentzia Sektorialak eta Unibertsitate Kontseiluak. Horrenbestez, unibertsitate-elkartearen adostasunik handiena du.

Finantzaketa eredu berriarekin Gobernuak unibertsitateak hobetzera eta modernizatzera bideratutako ekintzak proposatzen ditu. Kudeaketa ekonomikoaren efikazia eta efizientzia hobetzeko, xedekako finantzaketa planifikatzea eta ebaluatzea ahalbidetuko duen informazio-sistema bat ezartzeko, eta azkenik, unibertsitateetan zerbitzu desberdinen eta misio akademikoen kostu kontabilitate eredu bat sartzea errazteko. Horrez gain, arduraldi osoko ikasleek titulazio desberdinen kosturako.

Plana sei eremuren hobekuntzaren inguruan artikulatzen da:

  • Unibertsitate Ikasketetarako Bekak eta Laguntzak eta Matrikulako Prezio Publikoak. Beken Unibertsitateko Behatokia osatuko da eta Ikasketarako eta Errendimendu Akademikorako laguntza programak sustatuko dira.
  • Autonomia Erkidegoetako ekitate finantzario instituzionala.
  • Irakasle eta Ikertzailearen estatutu berriaren bidez giza-baliabideak intzentibatuko dituzte, Giza-baliabideak Goi-Hezkuntzako Europar Eremura moldatuko dituzte, irakaskuntza eta ikerketa karrera bultzatuko dute eta talentua erakarriko dute.
  • Unibertsitateko azpiegiturak Goi-Hezkuntzako Europar Eremura (EEES) eta Ikerketako Europar Eremura (EEI) egokituko dituzte Nazioarteko Bikaintasunaren Campusaren (CEI) bidez.
  • Ikerketarako pizgarriak, garapen teknologikoa eta Berrikuntza indartzeko jarduerak egingo dituzte.
  • Espainiako unibertsitateen kudeaketaren efizientzia eta efikazia. Kontuak ematearen eta informazio publikoaren aldeko apustua egingo dute.

 

Planak Autonomia Erkidegoen eta Gobernuaren artean adostutako 2015-2020 aldirako unibertsitateen hobekuntza finantzarioaren aldeko apustua egiten du. Lehen aldi batean (2010-2013) soiltasun politika bat jarraituko da eta aurreko estrategia gainbegiratuko da. Bigarren aldi batean (2014-2020) globalki jasangarriagoa den eredu bat finkatuko da.

Eredua urtero berrikusiko dute onetsitako Jarduera-planaren xedeen betetze maila ezagutzeko eta abadagunearen arabera behar diren aldaketa eta gaurkotzeak egiteko.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri