Ministro Kontseilua
Gobernuak 4 milioi euro baino gehiago zuzenduko ditu unibertsitate eskoletako titularrak (TEU) unibertsitateko irakasle titularren kidegoetan integratzeko
Ministro Kontseiluak, Hezkuntza Ministerioak hala proposatuta, unibertsitate eskoletako irakasle titularrak, "TEU"-ak, unibertsitateetako irakasle titularren kidegoan integratzeko 4,3 milioi euro ematea formalizatu du gaur. Diru-laguntzak Espainiako 7.900 irakasleko kolektiboari zuzenduta daude.
2010 ariketaldiari dagozkien hondoak, bakoitzaren unibertsitateek dituzten TEU kopuruaren arabera banatuko dira Autonomia Erkidegoen artean. Egokitutako hondoekin, Autonomia Erkidego horiek unibertsitate eskoletako titularrak unibertsitateko titularren parean jartzeko beharrezko pizgarriak lortzeko programak garatu ahal izango dituzte, hala doktore titulua lortuz.
Unibertsitateen Lege Organikoak unibertsitateko irakasleak Unibertsitateko Katedradunen irakaskuntza kidegoen parte izan beharko liratekela eta Unibertsitate Eskolako Irakasle Titular eta Unibertsitate Eskolako irakasle Katedradun gehiago ezingo zirela sortu ezarri zuen. TEU doktoreek jada bazuten tilular plaza batera sartu ahal izateko egiaztapen nazionaleko sistema bat, baina guztiz integratzeko pizgarri programa bat garatzea beharrezkotzat jo zen.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa