Ministro Kontseilua
Ministro Kontseiluak, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, hala proposatuta, bost lanbide heziketako titulu eta bakoitzaren gutxieneko irakaskutnzak ezartzen dituzten bost Errege-Dekretu onetsi ditu:
1. Multiplataforma Aplikazioen Garapeneko Goi-mailako Teknikaria
Tituluaren eskuduntza orokorra: garapen espezifikoko teknologiak eta inguruneak erabiliz, datuetara forma seguruan sartzea bermatuz eta ezarritako estandarretan exijitutako "erabilgarritasun" eta kalitate irizpideak betez multiplataforma aplikazio informatikoak garatu, ezarri, dokumentatu eta mantentzea.
Profesional honek edozein tamainatako entitate publikoetan eta pribatuetan, bai besteren konturakoetan, bai norberaren konturakoetan, jarduten du. Multiplataforma aplikazio informatikoen garapen arloan garatzen du zenbait eremutan: enpresa eta negozio kudeaketa, besteak beste, bezero, hezkuntza, aisi, gailu mugikor eta entretenimenduzko gailuekin harremanak; intranet, extranet eta Internet inguruneetan garatutako eta ezarritako aplikazioak; enpresa baliabideen planifikazioko eta bezeroekin dagoen harremanen kudeaketako sistemen ezarpena eta moldaketa.
2. Elikagai-industrian Prozesuetako eta Kalitateko Goi-mailako Teknikaria
Tituluaren eskuduntza orokorra: janari-produktuen lanketa-prozesuak antolatzea eta kontrolatzea beharrezkoak diren operazioak eta baliabide materialak eta giza baliabideak programatuz eta ikuskatuz, indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz produkzio, kalitate, elikadura segurtasun, lan-arriskuen prebentzio eta ingurunearen babeseko planak aplikatuz.
Profesional honek ekoizpen, antolakuntza eta kontrolaren kudeaketako lanak egiten diren lantalde batean integratutako elikagai-industriako enpresa txiki, ertain edo handietan garatzen du bere jarduera. Zehazki elikagaien logistika, ikerketa eta garapen eta segurtasuneko eremu funtzionaletan, lan-arriskuen prebentzioan eta ingurunearen babesean. Goi-mailako arduradun tekniko baten gainbegiraketarekin erdi-mailako agintari bezala jokatzen du. Hala ere, enpresa txikietan autonomia handiagoa du eta kudeaketa eta enpresa zuzendaritzako lanak har ditzake.
3. Janari-produktuen Lanketako Teknikaria
Tituluaren eskuduntza orokorra: ekoizpen eta kalitate planen arabera janari-produktuak egin eta ontziratzean datza. Ekipamentuen lehen mailako mantentzea egin behar du eta elikagaien higiene eta segurtasuneko ingurunearen babeseko eta lan-arriskuen prebentzioko indarreango legeria aplikatu behar du.
Profesional honek bere jarduera enpresa txiki, ertain edo handietan garatzen du, teknologian eta antolakuntzan maila oso desberdinak ditu. Maila bereko edo gutxiagoko pertsonek osatutako lantaldean integratzen diren norbere konturako langileak dira. Bertan gizabanako jarduerak eta taldekoak egiten dituzte lehengaien eta materialen harrerako eremu funtzionaletan. Horrez gain, ekoizpen ekipamentuen prestatu eta erabili, lanketa, ontziratze eta paketatze operazioa kontrolatu eta bukatutako produktuen kalitate, biltegiratze eta espedizioaren kontrolean laguntzen dute.
Oro har, erdi-mailako agintari baten menpe egongo dira organikoki, enpresa txikietan edo oraindik eskuzko operazioek garrantzia dutenetan izan ezik. Horietan langileen gainbegiratze funtzioak egin ditzake eta bere jardutean, zuzenean ekoizpen arduradunaren menpe egon daitezke.
4. Automobilen Elektromekanikako Teknikaria
Tituluaren eskuduntza orokorra: automozio sektoreko mekanika, hidraulika, neumatika eta elektrizitate eremuetan mantentze, gehigarrien muntaketa eta transformazio operazioak egitean datza, ezarritako prozedura eta denboetara egokituz eta kalitate, segurtasun eta ingurumenaren babesetako zehaztapenak betez.
Profesional honek ibilgailuen eraikuntza eta mantentze sektorean, auto, motozikleta eta ibilgailu astunen azpisektoreetan; ibilgailuak alokatzeko flotak dituzten enpresa, zerbitzu publiko, bidaiari eta merkantzien garraioan; ibilgailu eta hauen osagarriak fabrikatzen dituzten enpresetan eta ibilgailuen azterketa teknikoa egiten duten enpresetan jarduten du.
5. Produktu Zeramikoen Fabrikazioko Teknikaria
Tituluaren eskuduntza orokorra: konformatutako produktu zeramikoen, esmalteen eta pigmentu zeramikoen fabrikaziorako makina, ekipamendu eta instalazioen prestaketa, mantenua eta eramatea egni eta koordinatzea, eta produktuen karakterizazio eta kontroleko entseguak egitea, eskatutako kalitatearekin eta ezarritako segurtasun eta ingurumenaren babeseko baldintzekin egiten dela ziurtatuz.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa