Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Espainia eta Andorrak bi herrialdeen artean unibertsitatera sartzea errazteko akordio bat sinatu dute

2010eko maiatzaren 04a

Ikusi irudia erresoluzio altuan .
  • Unibertsitatera sartzeko exijitzen diren titulu, diploma eta ziurtagiriak elkarrekiko onarpena ezartzen da

Espainiako Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, eta Andorrako Printzerriaren Hezkuntza eta Kultura ministroak, Susanna Velak, bi herrialdeetako ikasleak bakoitzaren unibertsitate sistemetako unibertsitateetara sartzea errazteko akordio bat sinatu dute.

Hitzarmenak herrialde bakoitzeko barneko legeriaren arabera eta elkarrekikotasun erregimenean ikasle espainiarrak eta andorrarrak unibertsitatera sartzeko exijitzen dieten titulu, diploma eta ziurtagirien elkarrekiko onarpena jasotzen du.

Espainian Unibertsitatera sartu nahi duten Andorrako ikasleek Andorrako hezkuntza sistemako Batxilergo Titulua edo aurreratutako Diploma profesionala izan beharko dutela ezartzen du. Ikasketak Printzerrian egin nahi dituzten Espainiako ikasleek, berriz, Batxilergo Titulua eta Unibertsitatean Sartzeko Proba, edo Lanbide Heziketako Teknikari Titulua, Arte Plastiko eta Diseinuko Goi-mailako Teknikari Titulua, edo Kiroletako Goi-mailako Teknikari Titulua (edo aurreko baliokideak) izan beharko dute.

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri