Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Gobernuak Kanarietan hezkuntza azpiegiturak garatzeko 40 milioi euro zuzenduko ditu

2010eko maiatzaren 14a

Ministro Kontseilua

Ministro Kontseiluak, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, hala proposatuta, Hezkuntza Ministerioaren eta Kanarietako Gobernuaren arteko hitzarmen baten sinadura onetsi du unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen azpiegituren eta ekipamenduen eraikuntza, handitzea, berritzea eta egokitzapena egiteko. 40 milioi euroko hornidura du.

Hitzarmen hau Kanarietako Enplegu Plan Integralean kokatzen da. Plan honen xedea herritarrak lan-merkatuan gehiago sartzeko eta produktibitatea handitzeko giza kapitala hobetzea da. Esandako helburu hau lortzeko beharrezkoa da alderdi denetan hezkuntza sistemaren emaitza onenak lortzea. Horregatik hezkuntza azpiegitura egokiak eta beharrezkoak izan behar dira.

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri