Ministro Kontseiluak erakunde pribatuek Lanbide Heziketako ikastetxe integratu bezala funtzionatu ahal izateko beharrezko izapideak sinplifikatzen dituen Errege-Dekretu bat onetsi du. Hala, gaur arte halabeharrezkoa zen baimen administratiboko prozedura bikoitza prozedura batera gutxitu dute.
Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak Lanbide Heziketako Tituluak edota Profesionaltasun Ziurtagiriak lortzera bideratuta dauden prestakuntza eskaintza guztiak ematen dituztenak dira. Gaur onetsitako Errege-Dekretuarekin orain arte ikastetxe pribatuei exijitzen zitzaien baimen bikoitzeko baldintza aldatzen da (lan-administrazioaren aldetik eta hezkuntza-administrazioaren aldetik), hala baimen prozedura biak integratuz.
Hezkuntza eta Lan eta Inmigrazio Ministerioek Espainian Lanbide Heziketako ikasketak hobetzeko eta bultzatzeko ibilbide-orri bat atera zuten orain dela urtebete. Aurreikusitako neurrietako bat Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen baldintzak hobetzea eta Europako arau-esparrura egokitzea zen.
Errege-Dekretu honekin Espainiako hezkuntza sistema Zerbitzuen Europako Zuzentaraura egokitzeko bideak jarraitzen du. Helburua jarduera, lanpostu sorkuntza, proiektu ekintzaile berriak martxan jartze eta, oro har, jarduera-ekonomiko osoan ondorio positiboak dituen zerbitzuen sektorearen dinamizaziorako ingurune egokiago bat sortzea da.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa