"leer.es" Zentro Birtualaren bidez
Espainiako Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, eta Cervantes Institutuko zuzendariak, Carmen Caffarelek, espainierazko irakurketa sustatzeko hitzarmen bat sinatu dute.
Hitzarmen honekin, erakunde biak "leer.es" Zentro Birtuala bultzatzera eta edukiz hornitzera konprometitzen dira. Zentro hau Hezkuntza Ministerioaren menpekoa da, eta bertan –informazio eta komunikazio teknologiei esker– espainierazko irakurketa bultzatzen eta sustatzen da.
Gainera, bi erakundeek interesgarria iruditzen zaien eta teknologia berriak erabiliz espainieraren eskaintza hedatzen eta handitzen lagunduko duen beste edozein jarduera egingo dute.
Xede hau lortzeko Hezkuntza Ministerioak eta Cervantes Institutuak beraien orrialde web ofizialen arteko komunikazioa eta loturak indartuko dituzte, eta espainierazko irakurketaren sustapenarekin lotutako espazio birtualen artekoak ere bai: www.leer.es, Hezkuntza Ministerioaren kasuan, eta Cervantes Zentro Birtuala eta Cervantes TV edo Radiocervantes bezalako atari lagunak, Cervantes Institutuaren aldetik.
Honela enfasi berezia jarriko zaio probetxu didaktikoa izan dezaketen baliabideetara sarbide zuzena erraztean.
Hezkuntza Ministerioak Institutuak proiektuan duen parte-hartzearen hedapena sustatuko duela bermatzen du"leer.es".
Gaur izenpetzen den hitzarmena 2008ko otsailean Hezkuntza Ministerioak eta Cervantes Institutuak 2008ko otsailean sinatu zuten lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da. Hitzarmen honen xedea bakoitzaren jarduerek etekin maximoa lortzea eta hauen osagarritasuna hobetzea izan zen.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa