Ministro Kontseilua
Ministro Kontseiluak, Hezkuntza Ministerioak hala proposatuta, ELGAri eta "Hezkuntza Errendimendua Ebaluatzeko Nazioarteko Elkarteari" ordaindu beharreko urteko kuotak ezartzen dituen hiru akordioak onetsi ditu. Bi erakunde hauek parte hartzen duten hezkuntza sistemen ebaluazio ikerketa desberdinak egiten dituzte.
Horietako lehena, ELGArena, Hezkuntzaren Adierazleen Nazioarteko Proiektuaren (INES) barruan kokatzen da, eta xede nagusia hezkuntza arloan adierazleen nazioarteko sistema bat egitea da. Hau egiteko Espainiak 35.450 euroko inbertsioa egin beharko du aurten.
Bigarrena, "Hezkuntzaren Adierazleen Nazioarteko Proiektuarekin" bi hitzarmen berretsi dira. Horietako bat 30.000 dolar amerikarretako gizarte-hezkuntza ikerketa batean parte hartzeagatik; eta bestea, 22.500 eta 22.500 dolar amerikarreko matematika eta zientzien joeren inguruko nazioarteko ikerketa batean parte hartzeagatik.
Ikerketa hauetan parte hartzeagatik Espainiako Estatuak ase behar dituen nazioarteko kuota hauek nazioarte mailan hitzartzen eta konprometitzen dira, hauetan parte hartzen hasten denean.
Gobernuak laurogeigarren hamarkada erdialdetik hitzarmen mota hauek ezarrita ditu. Hauek izendatzeak ikerketa garatzen den aldian parte-hartze konpromiso bat izatea dakar. Hori dela eta uzteak kalte handia dakarkio bai herrialde parte-hartzaileari berari, bai ikerketa egiten duen erakundeari.
Lehenarentzat, jada parte hartzen ari den ikerketa bateko emaitzak ez dituelako lortzen, eta konpromisoa apurtzeak aldi berean nazioarteko erkidegoaren aurrean izena galtzea suposatuko duelako. Eta bigarrenarentzat, erakundea, honek ikerketaren garapenak azken orduko desmoldaerak nola dituen ikusiko duelako.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa