Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Ángel Gabilondok Lanbide Heziketaren hobekuntza eta bultzadarako txosten bat aurkezten du

2010eko maiatzaren 28a

Ministro Kontseilua

Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, Lanbide Heziketa bultzatzeko eta hobetzeko proposamen zehatzak barne hartzen dituen Espainiako Lanbide Heziketaren inguruko txoten bat aurkeztu du Ministro Kontseiluaren aurrean.

Hezkuntza sistemen barruan prestakuntza mota hau bultzatzeko beharra planteatzen duten nazioarteko erakundeen datuak jasotzen ditu txosten honek. ELGAren ikerkerketen arabera, gutxienez gazteen %85ek batxilergoko edo Erdi Mailako Lanbide Heziketako batezbesteko prestakuntza bat lortzea beharrezkoa da. ELGAren datuek %72an kokatzen dute Espainiako titulatuen batezbestekoaren portzentaia, erakunde hau osatzen duten beste herrialdeen batezbestekoa %83koa den bitartean.

Erakunde honen datuen arabera, Espainiako gazteen gehiengoak derrigorrezko irakaskuntza amaitu ondoren Batxilergoko ikasketak egitea aukeratzen du. Europako batezbestekoarekiko diferentzia 10 puntutakoa da Erdi Mailako Lanbide Heziketari buruz hitz egitean, hau da, gure herrialdeko ikasleen %35ak bakarrik aukeratzen du prestakuntza mota hau.

Txostenak, gainera, ELGAk Lanbide Heziketa bere herrialde kideetan ezartzeko dituen mailak hurrengo urteetan lortu ahal izateko Hezkuntza Ministerioak aurrera eraman nahi duen ildo estrategiko multzo bat ere definitzen du. Hurrengoak dira:

  • Hasierako Lanbide Heziketako sistema arin, malgu eta eraginkorrago bat lortzea
  • Gehien bat teknologia berrietan sostengatutako Lanbide Heziketaren diseinu berri bat
  • Ingurune produktibo berrira estuki lotutako Lanbide Heziketa bat
  • Lanbide Heziketaren emaitzen ebaluazio-sistema bat
  • Lanbide Heziketa Unibertsitatearekin lotzeko pasabideen garapena
  • Adimen estrategikoko sailak dituen Lanbide Heziketako ikastetxe mota desberdin baten martxan jartzea
  • Gaitasunen ebaluazio eta egiaztapenaren ezarpena
  • Lanbide-prestakuntzen Sistema Nazionalaren eguneratzea eta hobekuntza
  • Prestakuntzako eta Lanbide Heziketako Integratutako Sistemaren Jarraipen eta Ebaluazio prozesu baten ezarpena
  • Lanbide Heziketan ikasketa erreal eta eraginkorra lortzeko ekintzen garapena.

Proposamen zehatzen jardunbide hauek azken hilabeteetan Gobernuak azken hilabeteetan jada hartutako Lanbide Heziketarekin lotutako Errege-Dekretu eta akordio ugarien onarpenei gehitzen zaizkie.

Horrela, Hezkuntzaren Lege Organikoak garatzen ari den eta 26 lanbide-arlok, 120-140 tituluk eta 750 lanbide-prestakutnza baino gehiagok osatutako eskenatoki berri bat ezartzen duen eremu berri bat definitu zuen. Orain arte 41 titulu eta 411 lanbide-prestakuntza osatu dira, eta aurreikuspena urte honen amaieran behin betiko garatuta egotea da.

Neurri hauek jada eragina dute praktikan. Lanbide Heziketa baino lehen Batxilergoko ikasketak egiteko gazte espainiarren lehentasuna aldatu egin da ELGAren ikerketek azaltzen duten joeraren arabera, bigarren aukera hau nahiago duten ikasle kopurua %17 handitu da azken hiru urteetan. 2007/2008 ikasturtean Lanbide Heziketan 500.000 ikasle matrikulatuta bazeuden, 2009/2010 ikasturtean kopurua 586.000 arte handitu da, hau da, 86.000 gehiago daude.

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri