Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Hezkuntza eta Etxebizitza ministerioek unibertsitate ostatuen eskaintza handitzea eta campusen erabilerraztasunaren hobekuntza bultzatuko dute

2010eko maiatzaren 13a

Nazioarteko Bikaintasunaren Campus Programaren eremuan

Ikusi irudia erresoluzio altuan Hezkuntza Ministroa eta Etxebizitza Ministroa hitzarmenaren sinaduran.
  • Etxebizitza Ministerioak babestutako alokairuen sorkuntza finantzatuko du eta unibertsitate-erkidegoari SPAk kudeatutako etxebizitza askeak eskainiko dizkio.
  • ONCE Fundazioa Programan sartzen da eta campusetako erabilerraztasun unibertsala bultzatuko du

Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondo, eta Etxebizitza ministroak, Beatriz Corredorrek, ikasleentzako, irakasleentzako eta unibertsitate-erkidegoko beste kideentzako alokairuen eskaintza handitzeko ekimenak bultzatzea hitzartu dute gaur. Gainera, ONCE Fundazioko presidenteak, Miguel Ángel Carballedak, unibertsitate campusetako hiriko ingurunearen, mugikortasunaren eta erabilerraztasunaren hobekuntza jarduerak garatzeko konpromisoa hartu du.

Bultzada hau Nazioarteko Bikaintasunaren Campus Programan kokatzen da. Programa honen xedea Espainiako unibertsitateen kalitatea hobetzea eta Espainiako unibertsitate sistemaren agregazioaren, espezializazioaren, desberdinketaren eta internazionalizazioaren bidez Espainiako unibertsitateak bikaintasunera bideratzea da.

Ángel Gabilondok eta Beatriz Corredorrek Bikaintasunaren Campus Programaren 2010eko Deialdia bultzatuko duen deialdi baten sinadurarekin lankidetza hau zigilatu dute gaur. Izan ere, aurkeztutako proiektuek unibertsitate-erkidegoko kideen eskura dauden ostatuen eskaintza handitzeko finantzaketa gehiago izatea ahalbidetuko du.

Eremu honetan, Gabilondo ministroak lankidetza-hitzarmen bat ere gaur sinatu du ONCE Fundazioko presidentearekin, Miguel Ángel Carballedarekin, unibertsitateko ostatuen eraikuntzan eta errehabilitazioan erabilerraztasun unibertsala sustatzeko. Horretarako horrelako jarduerak garatzen dituzten unibertsitateentzako laguntzak bideratuko dira.

Honela, gaur izenpetutako hitzarmenei esker, unibertsitateko ostatuak sustatzeaz gain hauek guztiontzako izatea eta ezintasun egoeran dauden pertsonentzako erabilerraztasun baldintza maximoak betzea bultzatzen da.

"Gaur sinatu ditugun bezlako hitzarmenak nahitaezkoak dira Espainian unibertsitate eredu berri bat garatzeko, erakunde desberdinekin duten harremanaren bidez Unibertsitateen dinamizazio sozial eta ekonomikoaren rola bultzatzen dutelako", adierazi du Ángel Gabilondok.

Corredorrek zera gogorarazi du: "Unibertsitateek eskaintzen duten ostatuen kaliateak hauek modernizatzen laguntzen dute. Horregatik, Etxebizitza Ministerioa Bikaintasunaren Campus Programarekin konprometitzen da gaur, Unibertsitateak handitzeko eta hobetzeko Unibertsitateen esku gure tresna nagusiak jarriz".

Miguel Angel Carballedaren, ONCE Fundazioko presidentearen, ustez: "Unibertsitatea berdintasun leku bat izan behar da eta, hala den einean, pertsona guztien sarbidea, diferentziarik gabe, funtsezkoa da gure gizartearen etorkizunerako".

Ostatua eta errehabilitazioa

Hezkuntza eta Etxebizitza ministerioen artean sinatutako hitzarmena ez du ministerioen artean Nazioarteko Bikaintasunaren Campus Programaren aurreko edizioan hasitako lankidetza bakarrik luzatzen, indartu ere egiten du.

Horrela, Etxebizitza Ministerioak babestutako ostatuen sorkuntza finantzatuko du unibertsitate-erkidegoarentzat, obra berriaren eraikuntza bidez, stockeko eraikinen bihurketaren bidez edo babestutako ostatu bezala erabiltzeko birgaitzen eta egokitzen diren beste eraikin mota batzuen eraldaketaren bidez, aurreko erabilera edozein zela ere.

Laguntza hauek, 18.720 eurora iritsi daiteke ostatuko eta 2009-2012ko Etxebizitza eta Birgaitzeko Estatuko Planaren bidez artikulatuko dira. Beraz, dagokien Autonomia Erkidegoekin hitzartu beharko dira Etxebizitza Ministerioak hauekin dituen Aldebiko Batzordeetan, urtero finantzatu eta egin beharreko jarduerak finkatzeko.

Aldebiko bilera hauetan, Etxebizitza ministerioak Nazioarteko Bikaintasunaren Campus Programaren deialdian lehentasunezko bezala balioetsi diren proiektuen unibertsitateko ostatuak lehentasunez sinatzea proposatuko du. Ostatuen eremuko jarduera egokienek Hezkuntza Ministerioaren diru-laguntza ere izango dute.

Gainera, hitzarmenari esker, Etxebizitza Ministerioaren lankidetza ez da mugatuko unibertsitateko ostatuen eskaintza hobetzera bakarrik. Handitu egingo da eta ikasleei, irakasleei eta unibertsitate-erkidegoko gainerako kideei Alokairuaren Baltzu Publikoak (SPA) kudeatzen duen etxebizitza libreak eskainiko dizkie. SPAk kalitate eta konfort baldintza onak betetzen dituzten etxebizitzak lortzeko aukera bermatzen du, ondo komunikatutako zonaldeetan eta merkatuko prezioa baino %13 gutxiagorekin.

Horretarako, Hezkuntza Ministerioak SPAren alokairuko etxebizitzen eskaintzaren inguruko informazio puntuen ezarpena bultzatuko du. SPAk alokairuen formalizazio, kudeaketa eta administrazioan laguntza teknikoa eskainiko du.

SPAk estatuko alokairu agentziak jada duen babesarekin eta azpiegiturekin bere erabiltzaileei zerbitzu gehigarri bat emateko interesa duten Unibertsitate desberdinekin sortzen ari den sarea handitzen jarraituko du. Oviedoko, Granadako, Burgoseko, Alcalako, Carlos IIIko eta Konplutentseko Unibertsitateak jada sare honen parte dira.

Era berean, hitzarmenaren eremuan Etxebizitza eta Hezkuntza ministerioek Espainiako unibertsitate campusen mapa bat eta ostatu, hirigintza eta erraztasun arloan duten egoeraren azterketa bat egingo dute. Horretarako, Etxebizitza ministerioak Hiriko Informazio-Sistemaren esperientzia eta datuak emango ditu eta Hekzuntza ministerioak eskuragarri duen laguntza teknikoa eta informazioa emango du.

Guztientzako ostatua

Etxebizitza Ministerioarekin egindako hitzarmenarekin batera, Hezkuntza Sailak ezintasuna duten pertsonak unibertsitate eremuetan kooperatzeko eta gizarteratzeko aukera bultzatzeko eta Nazioarteko Bikaintasunaren Campus programan erabilerraztasun unibertsaleko plan bat garatzeko ONCErekin akordio bat sinatu du.

Hitzarmen hau, 2009ko urrian sinatutako Lankidetzako hitzarmen-markoaren barruan barne hartzen da eta honen helburua unibertsitate ostatuen eraikuntzan eta birgaitzean erabilerraztasun unibertsala izatea da. Jarduera hauek unibertsitate-erkidegoko pertsona ezinduen, ikertzaileen eta zientzialarien sarbidea bermatzera zuzenduta daude. Proiektuen idazketaren, obrak egitearen edo ekipamentuak hornitzearen bidez egingo da hau.

Horretarako, ONCE Fundazioak 1.000.000 eurorainoko laguntza emango du zerbitzuen edota horniduren prestaziorako eta erabilerraztasun unibertsalarekin lotutako obrak egiteko edo ekipamenduak hornitzeko. Bere aldetik Hezkuntza Ministerioak laguntza hauek eta hitzarmen honek erabilerraztasun unibertsalari eman nahi dion bultzada hedatuko du.

Unibertsitate ostatuen erabilerraztasuna hobetzeko jarduera hauek 2009-2012ko Etxebizitza eta Birgaitzeko Estatuko Planean begietsita dauden laguntzak ere jaso ahal izango dituzte.

Deialdia indartzea

Nazioarteko Bikaintasunaren Campus Programaren 2010eko deialdiak ildo nagusiaren osagarri bezala bi azpiprograma barne hartzen ditu: Indartzekoa eta Modernizazioko Ministerioartekoa. Hauek bere kalitateagatik nabarmentzen diren alderdi partzialak egiteko emandako laguntzen bidez deialdi bakoitzean aurkeztutako proiektu onenen finantzaketa indartzeko asmoa dute. Finantzaketa hau Gobernuaren eta Autonomia Erkidegoen aurrekontuetatik etortzeaz gain, gaur ONCErekin izenpetutakoa bezalako hitzarmenetatik edo pasa den astean Informazioaren Gizarterako eta Administrazio Elektronikorako Europako Fundazioarekin sinatutakoa bezako hitzarmenetik ere badator.
Deialdi berriak nazioarteko bikaintasuna eta ospea, unibertsitateek hasitako talentuaren erakarpen eta intzentibazio politika, ikerketako baterako programak dituzten nazioarteko eta unibertsitate arteko Doktoretza Eskolak eta Graduondoko Eskolak sortzea, edo unibertsitate sistemak ekonomia jasangarriko eredu berri batean eta lanbide heziketan parte hartzearen aldeko apustua egiten du. CEI 2010 deialdiak 90,5 milioi eurotako aurrekontua du Hezkuntza Ministerioaren aldetik, horietatik 15,5 diru-laguntzak dira eta 75 milioi maileguak.  

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri