Ministro Kontseilua
Ministro Kontseiluak, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, hala proposatuta, goi-mailako arte-irakaskuntzen tituluetako oinarrizko edukiak zehazten dituzten sei Errege-Dekretu onetsi ditu. Hauek dira: Arte Dramatikoa, Musika, Dantza, Diseinua, Zeramika eta Beira Espezialitateetako Arte Plastikoak, eta Kultura-ondasunen Kontserbazioa eta Zaharberritzea.
Errege-Dekretu hauek ondorio guztietarako Graduko unibertsitate tituluen baliokideak diren goi-mailako arte-irakaskuntzen edukia arautzen dute lehenengoz..
Hala, Hezkuntza Ministerioak jada LOEn aurreikusitako unibertsitateaz kanpoko goi-irakaskuntzen arautzearekin jarraitzen du. Honen materiakako garapen zehatza Errege-Dekretu hauetan proiektatzen dira.
Arautze honekin lortu nahi diren xedeak hauek dira:
Goi-mailako unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzen esparru berria berrikuntza bat da herrialde honetan eta arrakastaz bukatu ahal izateko Hezkuntza Administrazioek babesa eta edapena eman beharko dute eta arlo bakoitza era independientean gorde beharko da, gutxienez, gizartean guztiz finkatzeraino.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa