Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Hezkuntza ministroak Unibertsitate Estrategia 2015eko 2010-2011 ikasturte akademikorako 2010eko Ekintza-plana aurkeztu dio Ministro Kontseiluari

2010eko maiatzaren 07a

  • Datorren urterako xedeen artean doktoretzako eremu berri baten ezarpena dago
  • Beka, Laguntza eta Errendimendu Akademikoko Behatokia sortuko eta martxan jarriko dute
  • Kostuen Kontabilitate Eredua ezartzen hasiko dira 2012-2013 ikasturtean titulazioen eskaintza guztiek matrikula unean benetako kostuaren argibidea izan dezan

 

Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, gaur Unibertsitate Estrategia 2015eko 2010-2011 Ekintza-planaren berri eman dio Ministro Kontseiluari. Planak datorren ikasturte akademikoan Espainiako unibertsitate sistemaren modernizazioarekin jarraitzeko hartuko diren neurriak biltzen ditu.

Zehazki, gaur aurkeztu den Ekintza-planak deialdien, hitzarmenen eta araudien inguruko xehetasunak eskaintzen ditu, eta Plan honetan begietsita dauden neurrien kronograma eta hornidura zehazten ditu. Hauek Unibertsitateetako Idazkaritza Nagusiaren aurrekontu partidetan gaur egun dauden kredituekin finantzatzen dira.

Hezkuntza Ministeriotik eremu unibertsitariora eskainitako programak pasa den apirilaren 26an onartutako unibertsitate sistemaren finantzaketa eredu berriarekin lerratu dira, eta dauden xedeekin lotutako adierazle multzo bat barne hartzen dira. Xedea Nazioarteko Batzorde batek Estrategiaren lorpenen ebaluazioa ahalbidetzea da. Lehen bilera urte hau amaitu baino lehen egingo da.

Ekintza-planak 20 xederi lotutako neurriak ditu. Horien artean, Goi-hezkuntzarako Prestakuntzako Espainiar Eremuaren (MECES) prozesu berria, Unibertsitateko Gizarte Erantzukizunaren garapena eta unibertsitateen ekarpen sozioekonomikoa bezalako kontu garrantzitsuak, eta etengabeko prestakuntzara eta mugikortasunera edo Beka, Laguntza eta Errendimendu Akademikoko Behatokiaren sorkuntza eta martxan jartzera zuzendutako programak.

Halaber Espainiako doktoretza-ikastaro esparru berriaren ezarpenari eta Irakasle eta Ikertzaileen estatutuari buruzko neurriak barne hartzen dira. Gobernantza arina, malgua, Kostuen Kontabilitateko Eredu berri bat duena, eta titulazioen edo unibertsitateen finantzaketari lotutako adierazleak bezalako Espaniako Unibertsitate Sistemaren behar desberdinak babestuko dituen unibertsitateko Informazio Sistema Integratu bat duen sistema bat ezartzeari bultzada ematea begiesten da.


 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri