Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Unibertsitate Politikarako Biltzar Nagusiak 2010/2011 ikasturteko unibertsitate ikasketetarako plazak eta prezio publikoak finkatu ditu

2010eko maiatzaren 25a

Ikusi irudia erresoluzio altuan .
  • Medikuntzako eskaintzaren gehikuntza berriak lau urtetan plazak 2.000 ikasletan handitzeko xedea lortzea ahalbidetuko du (hasieran bostentzat aurreikusita zegoen)


Ángel Gabilondo ministroak presiditutako Unibertsitate Politikarako Biltzar Nagusiak (CGPU), 2010-2011 ikasturtean unibertsitateek eskaintzen dituzten plaza-kopurua erabaki du gaur. Medikuntzako eskaintza igoko da (aurreko ikasturtean baino %7,1 plaza gehiago). Unibertsitate ikasketetako lehen matrikulentzako prezio publikoen marjina ere ezarri da.

CGPUk, Unibertsitateen arloan autonomia-administrazioen eta Ministerioaren arteko organo maximoak, hurrengo ikasturte bakoitzerako plaza eskaintzak erabakitzeko gaitasuna dauka. Aurtengo berrikuntza nagusia titulazio guztiak Goi-Hezkuntzako Europar Eremura egokituta egotea da. Hori dela eta jada ez da lizentziaturetan plaza berrien eskaintzarik izango (graduek ordezkatzen dituzte).

Datorren ikasturtean, guztira, 2.387 gradu eta 3.089 master eskainiko dira Espainiako unibertsitate publiko eta pribatuetan. Sarrera berriko plazen eskaintza globalak (336.165) murrizketa ari bat dakar aurreko ikasturteari dagokionez. Hori iaz erreferentzia historiko gabe martxan jarri ziren titulazio berrietako asko beraien eskaintza aurreko urteko datuak izanez egokitu direlako izan da.

Medikuntzako plazak 6.673ra iritsiko dira, aurreko urteari dagokionez %7,1 handituz (6.229 plaza proposatuta zeuden). Gehikuntza%41,2koa izan da 2006-2007 ikasturtetik.

2006/2007 ikasturtean Hezkuntza Ministerioa, Osasun eta Gizarte-Politika Ministerioarekin bat etorriz, bost urtean medikuntzako 2.000 plaza berri sortzera konprometitu zen; ordutik lau urte bakarrik igaro dira baina jada lortu da konpromisoa. Osasun eta Gizarte-Politika Ministerioari gehikuntzaren berri eman diote, eta honek unibertsitateak zoriondu ditu egindako ahaleginagatik.

Prezio publikoak

CGPUk urkila ere ezarri du. Hemen 2010-2011 ikasturterako unibertsitate titulu ofizia lortzeko ikasketen lehen matrikultentzako prezio publikoak eguneratu daitezke. Mailen kasuan, urkila hori %1,5 eta %5,5aren artean kokatuko da aurten

Honek Autonomia Erkidegoek 2009-2010 ikasturterako ezarri ziren prezio publiko ofizial berberak mantendu ahal izango dituztela esan nahi du. Hazkuntza bakarra 2009ko apirilaren 30etik 2010eko apirilaren 30era Prezioen Indize Nazional Orokorraren urtetik urterako aldaketaren tasa izango da (%1,5). Prezioen gehikuntza handiago bat egitea erabakitzen bada, Erkidego hauek ezin izango dute %5,5aren haraindian areagotu.

Aurten, Hezkuntza Ministerioak beka eta laguntzetarako aurrekontuen baliabideak %3,5 areagotu ditu (40 milioi euroko gehikuntza), eta berrikuntzak sartu ditu: Soldata-bekak asko sustatu dira (3.500 euroko hornidura). Hauen xedea ikasketetan buru-belarri aritzeak dakarren diru-sarrera gabezia konpentsatzea da. Hobekuntza hauek egin dira: onuradun kopuruaren handitzea, beka hau lortzeko familiako errenta-muga %2,6 eguneratzea, unibertsitateko ikasleentzako kopurua %25ean handitzea eta Lanbide Heziketako ikasleentzat %10,5 arte handitzea, eta mota honetako bekentzako 82 milioi euro gehiago ematea

Beste berrikuntza bat 2010-2011 ikasturtean 4 kide dituen eta 38.831 euro arteko errenta duen familiako edozein unibertsitate ikaslek matrikula doanik izateko aukera izango du. Hortaz, familia ugariak dituzten ikasleekin eta ezintasunen bat duten ikasleekin batera, ikasleen %56,9k bere familia-errentaren ikuspuntutik, unibertsitateko bere matrikula estaltzen duen beka bat lortzeko aukera izango lukete.  

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri