Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak etxetik Internet erabil dezaten
Hezkuntza Ministerioak eta Vodafone Españak "Eskola 2.0" hezkuntza berrikuntzaren programaren eremuan lankidetza-hitzarmen bat izenpetu du. Honek, baldintza berezietan, Espainia guztiko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei eskola-orduetatik kanpo Internet mugikorra eskaintzeko aukera ematen die.
Horrela, Vodafone Españak Espainia guztiko eskola eta institutuetako ikasleei "Contigo Deberes" tarifa berria eskainiko die era esklusiboan. Tarifa hau hileko 9 eurokoa izango da, arratsaldeko seietatik gaueko bederatzietara eta adingabeak eduki desegokietara sartzea saihesteko iragazki bat barne hartzen du.
Hala, 2009ko irailetik Hezkuntza Ministerioak eta Autonomia Erkidegoek bultzatzen duen Eskola 2.0 Programak bere ardatz nagusietako bat osatzen du: ikasgelatik kanpo internetera konexioa izatea erraztea, hala ikasleek sarean eta era parte-hartzailean lan egiten jarrai dezaten.
Vodafone España ikasleentzako eskaintza zehatz bat eskaintzen duen lehen operadorea eta Eskola 2.0 Kalitate Zigilua eskatzen duen lehen enpresa izango da. Zigilu hau Hezkuntza Ministerioak sortu du IKTen erabileraren bidez hezkuntza kalitatea garatzeko eta hobetzeko enpresa edo erakunde baten konpromisoa edo produktu edo zerbitzu baten lotura aintzatesteko.
Eskola 2.0
Eskola 2.0ren xedea irakaskuntza-ikasketa prozesua modernizatzea da eta lau ardatzetan oinarritzen da: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasle bakoitzarentzako ordenagailu eramangarri bat izatea, ikasgelan arbel digitala erabiltzea, ikastetxean konektagarritasuna izatea eta eskola-orduez kanpo Internet erabiltzeko aukera izatea.
Zentzu honetan, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkariak, Eva Almuniak, zera nabarmendu du: "Eskola 2.0 programa jada errealitate bat da Espainia guztiko ikastetxe gehienetan eta etxean jarraitu ahal izango du hitzarmen honekin".
Halaber, Estatu-idazkariak zera adierazi du: "Eskola 2.0k ikasgela tradizionalak ikasgela digitaletan eraldatzea konbinatzen du. Irakasleak prestatzeko programa oso bat du, hau delako edozein hezkuntza programaren arrakastaren gakoa eta helburua eta ikasleen eta erkidegoen arteko eten digitala ezabatzea da. Eskola parte-hartzaile eta ireki baten kontzeptua da, eta ikasgelatik kanpora hedatzen da eta ikasketa prozesua modernizatzen du teknologia berrien eguneroko erabilerari esker. Horregatik, Vodafonerekin egindkao hitzarmenak Eskola 2.0ri behin betiko bultzada ematea suposatzen du eta proiektua osatzeko aukera ematen digu".
Francisco Romanen, Vodafone Españako kontseilari delegatu presidentearen, esanetan, "Vodafon beti ezagutarazi izan da berrikuntzaren abangoardian egoteagatik eta ez dago hezkuntza sistemari aplikatzen saiatzea baino apustu ziurragorik, hezkuntza sistema etorkizuneko gizartearen garapenerako oinarrizko zutarri bat delako. Banda zabala ez da enplegu eta hazkunde ekonomikoko eratzaile bat bakarrik, gizarte prestatuago bat lortzeko ere lagun dezake. Informazio teknologiak ikasleen ikasketa eta motibazioa sustazen lagunduko dutela argi daukagu".
Internet "Contigo Deberes"
Vodafonek Hezkuntza Ministerioarekin duen hitzarmenean aurreikusitako ekintzak Eskola 2.0ra gehitzen diren eta konpainiarekin antzeko hitzarmen bat izenpetu nahi duten Autonomia Erkidego guztiei aplikatuko zaizkie.
Internet Contigo tarifa Hezkuntza Ministerioarekin eta Autonomia Erkidegoetako Hezkuntza Sailekin sinatzen denetik aurrera banatuko da. Gurasoei eskola adinean dauden seme-alabei Interneteko konexio azkar eta seguru bat emateko aukera emango die (helduentzako edukien filtroarekin) ikasleek eskolako lanak egin ditzaten. Horrek gainera familiei beraien seme-alaben hezkuntzan parte hartzeko aukera emango die.
Kontratatzeko, gurasoak Vodafoneren banaketa kanaleko edozein salto banaketaren kanalaren edozein saltokitara joan beharko dira beraien seme-alabek ikasten duten ikastetxean zigilatutako eskaerarekin. Hor "Eskola 2.0" inskripzioa duen USB Moden bat emango diete. USB honekin 7,2 Mbps jaitsiera abiadura eta 2Mbps arteko datuak igotzeko abiadura izango dute Interneten nabigatzeko.
(1) Tarifa hau Vodafoneko banaketa kanal osoan kontratatu ahal izango da, online dendaren edo telesalmentaren bidez izan ezik.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa