“Europa Hezkuntzaren E letraz idatzen da” baieztatu zuen Ángel Gabilondok Europako Parlamentuaren aurrean egindako agerraldian
Hezkuntza ministroa, Ángel Gabilondo, Europako Parlamentuaren aurrean agertu da EBko Espainiaren Presidentetzan zehar hezkuntza nahiz prestakuntza arloetan egin den lanaren balantzea aurkezteko asmoz.
Horrela bada, Gabilondok nabarmendu du lehen aldiz eta Espainiako Presidentetzarekin hartu dela hezkuntza lehentasun gisa Gobernu eta Estatuburuen Europako Kontseiluan, joan den ekainaren 17ko bileran berretsi bezala.
Zehazki, komunitateko gobernuetako arduradun politiko nagusiek erabaki egin dute 2020ko Europa Estrategian hiritar europarrentzat zein EBko ekonomia- eta ekoizpen-eredurako funtsezkoak izango diren bi xede barne hartzea:
eskola-uztea ehuneko 10etik behera jaistea eta 30 eta 34 urte arteko hiritarren ehuneko 40ak gutxienez goi mailako ikasketak edo baliokideak bukatu ditzan lortzea.
"Guztiok eskertu behar diogu elkarri xede handi hori erdietsi izana.
Lehenengoz, ekonomia eta hezkuntzaren arteko lotura berri bat ezartzeko borondatea dago Europako mailan.
Lotura horrek Europa Sozialaren ideia sendotzen du, hezkuntza ekonomiaren bihotzean kokatzen duelako. Europa lehenengoz idazten da Hezkuntzaren E letrarekin", adierazi du Hezkuntza ministroak bere agerraldian.
Presidentetzak iraun duen seihilekoan zehar Espainiak hezkuntzaren alde egin duen apustuaren ezaugarri nagusia izan da Hezkuntzaren beste alderdi batzuk ere bultzatzea, adibidez, bere dimentsio soziala indartzea, europarrek jasotzen duten prestakuntzan gako-trebeziak sartzea gaitasun berrien bidez enplegu berriak lor ditzaten, eta Ezagutzaren Europako Gunea bultzatzea, unibertsitateak modernotu eta nazioartekotzeko.
Hezkuntzaren eta Prestakuntzaren dimentsio soziala
Dimentsio sozialaren eremuan, maiatzean egindako Hezkuntza Ministroen Kontseiluan dokumentu bat adostu zen. Horren bidez, gonbita egiten zaie Estatu kideei goi-mailako kalitatezko hezkuntzarako sarbidea handitzeko neurriak hartu ditzaten hezkuntza maila guztietan eta bereziki azpimarratzen da kalitatezko haur-hezkuntzarako sistema.
Gainera, gako-trebeziak ikastetxean barneratzea proposatzen da, bereziki literatura eta matematiken arloetan.
Hezkuntza ministroek pertsona helduek gaitasun berriak barneratzeko baliabideak bultzatzea ere adostu zuten, baita ibilbide eta pasabide malguen bidez lanbide heziketarako sistemak sistema orokorretan integratzea, eta finantza-laguntzen zein ibilbide malgu eta anitzen bidez, ikasle guztiek goi mailako hezkuntzarako duten sarbidea handitzea ere, guztiek - biztanleria heldua barne - oinarrizko gaitasunak jasotzeko aukera izan dezaten.
"Uste dut adostasuna eta gogo sendoa dagoela hezkuntza sistemek berdintasun soziala eta bikaintasun akademikoa bermatu ditzaten, aintzat hartuz ekitatea eta bikaintasuna ez direla baztertzaileak, osagarriak baizik" baieztatu du Gabilondok Europako Parlamentuan.
Gaitasun berriak eta Ezagutzaren Europako Gunea
Prestakuntza etengabearen aldeko gaitasunen inguruko estrategia definitzeak ere jardueraren zati handia hartu du, "Gaitasun berriak lanbide berrietarako" izenpean.
Hezkuntzaren eta prestakuntzaren maila guztietan gako-eskuduntzak lortu, eguneratu eta garatzen direla sustatzean datza; irakasleak, prestatzaileak zuzendaritza-taldeak prestatzea paradigma-aldaketa horretarako; hezkuntzaren eta prestakuntzaren mundua mundura hurbiltzea, bereziki lan-mundura eta enpresa-mundura eta ikasketa-ingurune formal, ez-formal eta informaletan eskuratutako gaitasunak ebaluatu, egiaztatu eta onartzea.
Helburu horiek lortze aldera, Estatu kideek eta Batzordeak konpromisoa hartu dute hezkuntza eta prestakunzaren munduko eragile guztien hasierako eta etengabeko garapen profesionala bultzatzeko, baita gizarte-eragileekin zein enplegu-zerbitzu publikoekin egiten den lankidetza indartzeko konpromisoa ere, hezkuntza eta prestakuntza enpresetara eta enplegatzaileengana hurbiltze aldera.
Gainera herrialde-kideei eskatu zaie goi-hezkuntzaren erakundeetan benetako nazioarteko kultura bat hartzeko, horien jarduera eta dimentsio globala areagotuz. Horretarako, nazioarteko dimentsioa bultzatzea eta herrialde desberdinetako goi-hezkuntzako erakundeekin lankidetzan arituz, unibertsitateen gizarte-erantzukizuna ere indartzea, herritar guztiek unibertsitatea eta mugikortasuna eskura dutela bermatuz.
Gainera, ildo honetan jada dauden ekimen desberdinak koordinatuko dituen eta EBko goi-hezkuntzaren nazioarteko proiekzioa bultzatuko duen Europako estrategia bat garatzera gonbidatu dute Batzordea.
Azkenik, Espainiak EBeko Presidentetza izan duen sei hilabeteetan zehar, Europako Hezkuntza Programen Belaunaldi Berriaren inguruan eztabaidatu da. Aipatzekoa da horien artean "Gazteria Mugitzen" ekimena, datozen hilabeteotan definituko dena.
Agerraldia bukatzeko, Espainiako Hezkuntza ministroak egindako lana, emandako laguntza eta hartutako ardura eskertu dio Europako Batzordeari eta, bereziki, Hezkuntza, Kultura, Eleaniztasun eta Gazteria komisario Androulla Vassiloiuri zein Estatu Kideetako hezkuntza arduradunei.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa