Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Hezkuntza Ministerioak Hezkuntza Azpiegituren hitzarmen bat sinatuko du Kanariako Gobernuarekin

2010eko ekainaren 12a

Hornidura 40 milioi eurotakoa izango da

Ikusi irudia erresoluzio altuan .

Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, eta Kanarietako Gobernuko Hezkuntza, Unibertsitate, Kultura eta Kirol sailburuak, Milagros Luisek, Hezkuntzako Azpiegituretarako 40 milioi euroko lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur Santa Cruz de Tenerifen.

Hitzarmen hau, Kanarietako Enplegu Plan Integralean (PIEC) begietsita dago. Xedea ikastetxe berrien eraikuntza erraztea, eta jada dauden ikastetxeen birmoldaketa eta handitzea da.

Halaber, bi erakundeen artean lortutako hitzarmenak ikastetxeek ekipamenduak eskuratzeko eta aurrezte energetikoa ekarriko duten beharrezko hobekuntzak martxan jartzeko finantzatzea begiesten du.

Ministro Kontseiluak pasa den maiatzaren 14an onetsitako hitzarmenaren testuak, aurrekontuaren %40 gutxienez obra berriak eta handitzeak martxan jartzera, eta aurrezte energetikoa eragiten duten ikastetxeetako instalazioak hobetzera zuzenduko dutela barne hartzen du. Gainerakoa dirua hornikuntzen moldaketan, erreforman eta erosketan inbertituko dute.

Hezkuntza Ministerioaren aldetik ordainketaren formalizazioa hiru fasetan egingo da. Fase bakoitzak 15.000.000 euroko hornidura izango du, Hezkuntza Sailaren aurretiko ziurtapenarekin.

 Ángel Gabilondoren ekitaldiko esku-hartzea

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri