Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Gobernuak 2010ean LOE ezartzeko autonomien artean 106 milioi euro baino gehiago banatzeko irizpideak erabaki ditu

2010eko ekainaren 04a

Hezkuntzaren Lege Organikoa (LOE) ezartzeko 4.000 milioi euro zuzentzeko konpromisoa osatu du

 

Ministro Kontseiluak, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, hala proposatuta, Hezkuntzaren Lege Organikoa (LOE) Ezartzeko Laguntza Planaren pean 2010erako eskuragarri dagoen kreditua autonomien artean banatzeko irizpideak onetsi ditu. 106,8 milioi euro dira eta horiekin 2006tik Lege hau ezartzeko 4.000 milioi euro baino gehiago zuzentzeko konpromisoa osatzen da..

Hondoak autonomia erkidegoen artean banatuko dira hurrengo programak garatzeko :

  • Irakasleen prestakuntzarako programa
  • Atzerriko hizkuntzak ikasteko laguntza-programa (PALE)
  • Eskola-arrakastaren hobekuntzan laguntzeko programa
  • Ikasketak garaia baino lehen bertan behera uzteko poltsen murriztetarako programa
  • Eskola denbora hedatzeko edo aldatzeko programa


Euskadiko eta Nafarroako Autonomia Erkidegoak banaketa honetatik at daude jasotzen dituzten ekarpenak Espainako Gobernuarekin egindako bakoitzaren kontzertu ekonomikoetan kokatuta daudelako. Hori kontuan izanda, autonomia erkidegoen eta programen arteko 106 milioi euroko banaketa ondoren atxikita dago:

LOE kredituen banaketa



LOEarekin konpromisoa

LOE, 2006an onetsi zuten eta memoria ekonomiko bat atxikita zeraman lehen hezkuntza legea izan zen. Memoria honek Administrazio zentralaren aldetik bere ezarpen aldian (2006-2010) zuzenean eratorritako jarduerak babesteko 4.000 milioi euro baino gehiago ematea aurreikusten zuen.

Ministro Kontseiluan LOEren Ezarpenean Laguntzeko Planaren azken urteari dagokion (2010) 106,8 milioi euroko kredituaren banaketa onetsi dute. Hau azken urte hauetan Legeari dagokionez egin den aurrekontuen inguruko ahalegin garrantzitsuaren ardatzetako bat da.

Hau ezartzeko zuzendu diren 4.000 milioi euroekin hezkuntza errefortzu eta ikasketa hobetzeko programak bezalako alderdietarako (627 milioi euro inguru), atzerriko hizkuntzen ikasketarako errefortzuetarako (82 milioi euro), edo informazio eta komunikazio teknologien hezkuntza erabilerako (500 milioi euro inguru) erabili dira.

Kontu-sail nabariena, 1.605 milioi eurokoa, hezkuntzaren ekitatea eta doakotasuna bermatzera zuzendutako a izan da. Honekin autonomia erkidego guztietan 3 eta 6 urte bitarteko umeentzako plazak doain lortu ahal izan dira. Hala autonomia erkidegoen artean zegoen desberdintasuna hausten da (kasu batzuetan adin hauetan eskolaratze maila %30ekoa zen eta beste batzuetan %100ekoa). Honek Espainia haur-hezkuntzako eskolaratzean Europako batazbestekoaren gainetik kokatzea eragin du.

Kontu-sail hauei ikasketarako beka eta laguntzei, irakasleen aintzatespenari, erretiro aurreratuari eta ikasgelako Interneti dagozkienak gehitu behar zaizkie. Gainera Lan eta Inmigrazio Ministerioak kudeatutako etorkinen hezkuntza integraziorako aurrekontuaren esleipen garrantzitsu bat egon zen. Honek guztiak, aurretik banakatutako kantitateei batuta, lau urte hauetan zehar Administrazio Zentralak emandako 4.000 milioi euroak osatzen ditu.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri