2009an Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleen artean egina
Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkariak, Eva Almuniak, 2009an Lehen Hezkuntzako Laugarren mailako ikasleei lehen aldiz egindako Diagnostikoko Ebaluazio Orokorraren datuak aurkeztu ditu. Hezkuntzaren Lege Organikoak ezartzen duen bezala, ebaluazio hau Espainia osoan egiten da.
Txostenaren xedea ikasleek hurrengo materietan oinarrizko gaitasunen jabetza ebaluatzea da: hizkuntzalaritza, matematikak, mundu fisiko, sozial eta herritarraren ezagutza eta elkarrekintza.
Horretarako Espainian garatutako mota honetako lan osoena egin da, Europar Batasunak edo ELGAk bezalako beste nazioarteko erakunde batzuek burututako ildotik. Bertan guztira 17 autonomia erkidegotako eta Ceuta eta Melillako 28.708 ikasle, 887 ikastetxe, 1.341 irakasle, 25.741 familia eta 874 zuzendaritza-talderen errendimenduaren zehaztutako informazioa jasotzen da.
Egoeraren zentzu erreal bat baloratzeko irakurketa global bat izan behar duten lortutako emaitzen artean, ikerketak herrialde guztiko hezkuntza sistemaren homogeneotasuna nabarmentzen du, Autonomia Erkidegoen artean desberdintasun eskasak dituelarik.
Bestetik eskola-errendimendua hobetzeko bi faktoreren garrantzia frogatzen ditu. Faktore hauek hezkuntza sisteman irauteko espektatibak eta ingurunearen prestakuntza maila dira:
Gainera, ikastetxeen artean ere ez dago desberdinatasun handirik, baina bai ikastetxe bateko ikasleen artean, non emaitza desberdinak ikusten diren. Honek ikastetxeen autonomian sakontzeko eta ikasleen arreta indibidualiatuaren aldeko apustua egiteko beharrera eramaten gaitu. Hau da 2005etik ezarrita dauden PROA Programek jarraitzen duten ildoa. Aurten 3.500 ikastetxeri laguntzen dioete programek. ( Dokumentuaren 131. orrialdea).
Azkenik, txostenak ikasturtea errepikatu duten ikasleen emaitzak, batez beste, besteei dagokienez lau gaitasunetan maila bat beherago daudela erakusten du. Hezkuntza sistemak malgutasun gehiago izan behar du ikasle errepikatzaileen hezkuntza emaitzetan ez dagoelako hobetzeko espektatibarik.
Ebaluatutako gaitasunak
Ikerketa honetan ebaluatutako lau gaitasunak hauek izan dira: Komunikazio linguistikoko gaitasuna, gaitasun matematikoa, mundu fisikoarekin ezagutza eta elkarrekintzako gaitasuna eta gizarte- eta hiritar-gaitasuna.
Erabili diren tresnak, alde batetik, arkatz eta paperez egindako frogak; komunikazio linguistikoko gaitasunaren parte bezala egindako ahozko ulermenaren kasuan, audio transkripzioak; eta beste alde batetik, testuinguru, baliabide eta prozesuen alderdien inguruko informazioa jasotzeko aukera ematen duten iritzi galdeketa-orriak izan dira. Ebaluazio batean audio erregistroak erabiltzen diren lehen aldia dela nabarmengarria da.
Emaitzak batezbestekoa 500 punturen baliokidea den eskala jarrai batean adierazita daude (ikasleen bi heren 400 eta 600 puntu artean daude). Gainera, gaitasun mailen jabetzako 5 maila daude, 300 puntutatik 700era doazenak, gutxi gorabehera. Maila baten eta bestearen arteko desberdintasuna 70 puntukoa da.
Batezbesteko hau autonomia erkidegoen eta Ceuta eta Melilla hirien batez besteko emaitzen indize bat da. Kontuan izan behar da puntuazio hauek ez direla kalifikazioak eta, hortaz, eskala hauen puntuazioak ezin dira 0tik 10erako kalifikazioen eskala bateko balio berekotzat jo.
Ikasleak lortzen dituzten emaitzek gaitasuneta duten jabetza ilustratzen dute, hau da, eskuratu dituzten ezagutzen aplikazioan.
Ikasleen batez besteko profila
Lortutako batez besteko emaitzen analisi batek 10 urteko ikasle batek menperatzen dituen gaitasunen profil tipo bat lantzeko aukera ematen du. Zera nabarmendu daiteke:
Irakurtzeko orduan informazioa identifikatzeko, testu luzeetan bilatzeko, antolatzeko eta deskribapen koherenteak egiteko gaitasuna dauka. Testu bateko hitzak alda ditzake kohesioa galdu gabe, edo testuaren testuinguruare bidez esaldi literaioen esanahia integra dezake.
Matematiketan ikaslea gai da plangintza bat eskatzen duten buruketak ebazteko norbere estrategiak garatzeko, eta emaitza zuzen adierazteko. Mugimendu geometrikoen oinarrizko nozioak erabiltzen, kalkulu eta errekontuak egiten ere badaki.
Gizarte- eta hiritar-gaitasunarekin lotutakoan ikasle tipoak herritarren oinarrizko eskubideak onartzen ditu, egoera bat bidegabekoa denean konturatzen dira, eta demokraziaren ezaugarriak identifikatu ditzakete. Gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak detektatzen dituzte, eta bizikidetza errazten duten arauen beharra onartzen dute.
Azkenik, Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasle baten batez besteko profilak energi-iturri berriztagarriak identifikatzeko, animalia eta landare garrantzitsuenak ezagutu eta klasifikatzeko, higieneak eta elikadurak osasunerako eta garapen pertsonalerako dituen eraginak azaltzeko, edo oreka ekologikoan jasangarritasunak duen garrantzia atzemateko gai dela islatzen du.
Beste faktore batzuk
Ikasleen emaitzak zehazten ez badituzte ere eragina duten beste faktore batzuk hauek dira:
Halaber, ikaslearen jaioterriak (hala ere ikasle etorkinen presentziak ez du ia eraginik ikasle espainiarrek gaitasunak eskuratzeko mailan), 6 urterekin dagoen bizi-itxaropenak (Espainiaren kasuan era esanguratsuan gehitzen ari dena), irakasleko dagoen ikasle kopuruak, 14 urterekin dagoen egokitasun tasak, DBHko graduatu tasak edo biztanleria helduaren ikasketa-mailak gaitasunen lorpen-mailan eragiten dute.
2009ko Diagnostikoko Ebaluazio Orokorra. Dokumentu osoa 
Eva Almuniaren prentsaurrekoaren audioa 
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa