Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Hezkuntza ministroak ikastetxeen kalitateari ematen diren 2009ko Marta Mata Sarien entrega presiditu du

2010eko ekainaren 17a

Ángel Gabilondoren esku-hartzea entzun eta ekitaldiaren irudiak ikusi

Ikusi irudia erresoluzio altuan .

 

  • 6 Autonomia Erkidegotako 9 ikastetxe saritu dituzte
  • Sariek jardunbide egokiengatik eta guztientzako kalitatezko hezkuntza bat lortzeko eskola-elkartearen partekatutako ahaleginagatik bereizi diren unibertsitatez kanpoko ikastetxeen ibilbidea saritzen dute

 

 

Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, gaur ikastetxeen kalitateari ematen diren 2009ko Marta Mata Sariak banatu ditu. Sariek 165.000 euroko guztizko hornidura bat dute. Irabazleak Andaluzia, Aragoi, Asturias, Kanariak, Madril eta Murtziako autonomia erkidegoetako 9 ikastetxe dira.

Marta Mata Sarien xedea jardunbide egokiengatik eta hobetutako hezkuntza jarduera bat edo guztientzako kalitatezko hezkuntza bat lortzeko eskola-elkartearen partekatutako ahaleginagatik bereizi diren unibertsitatez kanpoko ikastetxeen ibilbidea saritzea, nabarmentzea eta ikusgarritasuna ematea da. Ikuspegi berriak berritu eta esperimentatu ondoren, autonomia erkidego guztiak beraien jarduerak hobetzeko desioan beste eskola-elkarte batzuk orientatu eta inspiratu ditzaketen jarduera eredugarriak erakutsi eta hedatzeko asmoa du.

Hezkuntza ministroak Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkariarekin, Eva Almuniarekin, batera gaur emandako sariek, 165.000 euroko hornikuntza ekonomikoa dute. Hala banatuta daude: hurrenez hurren, 25.000€, 18.000€ eta 12.000€, lehenei, bigarrenei eta hirugarrenei, dauden sari modalitate bakoitzerako. Ondoren modalitate hauek eta ikastetxe irabazleak zehazten dira:

  • Haur-hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako edo bietako irakaskuntza ematen duten funts publikoekin mantendutako ikastetxe publikoak:
    • Lehen saria: Sevillako (Sevilla) CEIP Andalucía.
    • Bigarren saria: Leganeseko (Madril) CEIP Trabenco.
    • Hirugarren saria: Cartagenako (Murtzia) CEIP Stella Maris.  
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko edo bietako, eta hala izanez gero, Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten diru publikoekin mantendutako ikastetxeak:
    • Lehen saria: Colmenar Viejoko (Madril) IES Rosa Chacel.
    • Bigarren saria: La Guanchako (Santa Cruz de Tenerife) IES La Guancha.
    • Hirugarren saria: Salaseko (Asturias) IES Arzobispo Valdés-Salas.
       
  • Hasierako Lanbide Heziketako, Pertsona Helduen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko irakaskuntzak ematen dituzten funts publikoekin mantendutako ikastetxeak, Hizkuntza Eskola Ofizialak eta Irakaskuntza Artistikoak edo Kirol-Irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeak:
    • Lehen saria: Andorrako (Teruel) "Gloria Fuertes" Hezkuntza Bereziko Ikastetxe Publikoa.
    • Bigarren saria: Oviedoko (Asturias) "Eduardo Martínez Torner" Goi-mailako Musika Kontserbatorioa.
    • Hirugarren saria: Las Palmas de Gran Canariako (Las Palmas) "ECCA" Pertsona Helduen Hezkuntzako Ikastetxea.  

Entzun Hezkuntza ministroaren hitzaldia

Marta Mata sari banaketako irudiak ikusi undefined

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri