Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Hezkuntza ministroak Ministro Kontseiluari aurkeztu dio hezkuntzaren arloko 2010-2011 Ekintza-plana.

2010eko ekainaren 25a

Datozen urteetan hezkuntza arloko politikak artikulatuko dituen plangintzaren tresna nagusia izango da.

Ikusi irudia erresoluzio altuan .
  • 590 milioi eurorekin hornitu da 2011. urterako, eta urte honetan bertan hasiko diren ekintzen bidez, Espainiako hezkuntza-sistema malgutu eta modernotuko du datorren hamarkadan
  • Erkidegoekiko lurralde-lankidetzaren arloan anbizio handiko programa espezifikoak ere baditu
  • Nabarmentzekoa da Atzerriko Hizkuntzen Ikasketa Hobetzeko Programa eta bi aukera ezartzea 4 DBHn

 

Hezkuntza ministroaren esku-hartzeaundefined

 

2010-2011 Ekintza-plana

 

Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, gaur aurkeztu dio Ministro Kontseiluari hezkuntza arloko 2010-2011rako Ekintza-plana. Ekintza-plan honek 590 milioi euroko hornidura izango du 2011. urtean. Autonomia erkidegoen lankidetzarekin, Espainiako hezkuntza-sistema malgutu eta modernotzeko aukera emango du, premiarik handiena duten beharrei erantzuteko: eskola-errendimendua hobetzea, Lanbide Heziketa indartzea, unibertsitateak nazioartekotzea, ikastetxeen autonomia handitzea, irakasleak prestatzea eta ebaluazioaren kultura bultzatzea, besteak beste. Eta hori guztia sistemaren ekitatea bermatuz.

2010-2011 Ekintza-plana hezkuntza-elkarteak 2010-2020 hamarkadarako lehentasunak bezala azken hilabeteetan gehiengoen babesa lortu duten 12 helburuetan oinarritzen da. Helburu bakoitza 2010 edo 2011n zehar exekutatu beharreko lehentasunezko neurri zehatzetan banakatu da eta aurrekontua balioesterakoan kontutan hartu da egungo soiltasun-politika.
2011n aurreikusitako neurrietarako hornidura 590 milioi eurokoa da.

Autonomia erkidegoekiko (AAEE) lankidetza indartuko duten anbizio handiko programak eta neurriak jaso dira. Batzuk finkatu egin dira, beste batzuk handitu edo indartu eta asko, orain jarri dira martxan.

Berriak

Berrikuntzen artean, nabarmentzekoa da Atzerriko Hizkuntzen Ikasketa Hobetzeko Programa. Prestakuntzaren eta elkartrukearen, beka eta laguntzen zein hizkuntza-murgilketako programen aldeko apustua egingo du ikastetxeetan; irakasle zein ikasleek atzerrian egonaldiak egitea bultzatuko du, programa zehatz bat bultzatuz Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) zein Batxilergoko ikasleek 3 eta 10 hilabete bitartean ikasi dezaten Europako herrialdeetan, esaterako, Erasmus Programak unibertsitate mailan egiten duen bezala; zentro eleanitzak ugarituko ditu; eta ikasi diren hizkuntzetako gaitasuna aitortzea sustatuko du.

DBH Irakaskuntzaren 4. maila aldatu egin da; bi aukera izango ditu, bata Batxilergora orientatua eta bestea Lanbide Heziketara. Malgutasuna erantsi zaio sistemari, gazteek euren aukera berrorientatzeko aukera izan dezaten beti.

Unibertsitateen modernizazio eta nazioartekotze-prozesuaren barruan, doktoretza berriz arautuko da, ezagutza-transferentzia sustatzeko neurriak ezarriko, eta atxikitzeak edo espezializazioa bezalako alderdien bidez, campusak bultzatuko dira unibertsitate-hiri-lurralde ardatza eraiki eta irakaskuntza-eskaintza arrazionalizatzeko. Beken, Laguntzen eta Errendimendu Akademikoaren Unibertsitateko Behatokia ere egongo da.

Hauek dira Planaren barruko beste berrikuntza batzuk:

 

  • Hezkuntza inklusiborako programa, sistema osoaren zeharkakoak izango diren neurri multzoarekin.
  • DBHko ikasleen oinarrizko gaitasunak ofizialki ziurtatzea eta ziurtagiri hori egun jasotzen duten tituluari gehitzea.
  • Eskola-arrakasta sustatzeko, hainbat urtetarako programa-kontratuak hezkuntza-administrazioen eta ikastetxeen artean.

 

Handitzea, sendotzea eta finkatzea

Handitzen edo indartzen diren programa eta neurrien artean, nabarmentzekoa da Lanbide Heziketa Indartzeko Programa. Horren barruan, adibidez, Lanbide Heziketako Interneteko Plataforma erreferentzia-zentro birtual bihurtuko da eta 35 titulu ikasteko aukera emango du. Gainera, Autonomia Erkidegoen arteko ikasle-elkartrukeak areagotuko dira prestakuntza-modulu desberdinak egin ditzaten eta aldi berean, lurraldeak ezagutu eta jardunbide onenak alderatzeko aukera izan dezaten.

Hauek dira handitu edo sendotzen diren beste programa batzuk:

  • Errefortzu, Orientazio eta Laguntza Programak (PROA, gaztelaniazko sigletan). Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasle guztiei aplikatuko zaie, baita diru publikoarekin mantendutako zentro guztietan ere.
  • Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak (PCPI, gaztelaniazko sigletan). Hauen derrigorrezkotasuna bi urtera luzatzen da.
  • Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzako bi ebaluazio orokor berri, AAEE-ekin koordinatuta.
  • Soldata- eta mugikortasun-bekak. Ikasleentzat nahiz irakasleentzat sustatuko dira, Gradu eta Graduondoko zikloetan.

 

Jada martxan dauden eta hezkuntza-sisteman eraginkortasuna frogatu duten programak ere finkatzen ditu planak, esaterako, Eskola 2.0 (ikastetxeetan informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzea sustatzeko) eta Educa 3 (0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolaratzea sustatzeko).

Hezkuntza-sistema malguago izatea eta irakatsi nahiz ikasteko era berriak aintzat hartzea da asmoa.
Hezkuntza Ministerioaren aburuz, Espainiak dituen bi erronka handiei heltzeko modu bakarra da malgutasun hori (eskola-porrota murriztea eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatu ondoren euren prestakuntzarekin jarraitzen duten gazteen kopurua handitzea).

Planaren bidez, berretsi egin da Espainiako sistema hezitzaileak bikaintasunarekin eta ekitatearekin duen konpromisoa. Hezkuntza herri-intereseko ondasun gisa ikusten jarraitzen du, eta hezkuntza inklusiboaren aldeko apustua berretsi, aniztasuna eta kultur artekotasuna aintzat hartzen baititu.
Hezkuntzaren dimentsio sozial hori bera aldarrikatu du Espainiak Europar Batasuneko Lehendakaritza izan duen bitartean eta horri esker, Erkidegoan hazkuntza eta enplegua sustatzeko funtsezko ardatz gisa ikusi da hezkuntza lehen aldiz historian (2020ko Europa Estrategian).

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri