Hezkuntza Ministerioak bultzatutako Nazioarteko Bikaintasunaren Campusaren eredu berria finkatu da
Guztira 64 Espainiako unibertsitatek parte hartu dute 2010eko deialdian Nazioarteko Bikaintasunaren Campus (CEI) Programan aurkeztu diren 48 proiektuetan. CEI Hezkuntza Ministerioak kudeatzen du Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarekin koordinazioan. Haietatik, 32 berriak dira, gainerakoak, guztira 16, 2009 deialdian aurkeztu zituzten eta nazioarteko ebaluaziorako aukeratu zituzten. Orain kalifikazio berri bat edo finantzaketa gehigarria eskatzen dute.
50 unibertsitate publiko guztiak eta pribatuen erdiak aurkeztutako proiektuetan presente daude. Unibertsitate batzuk proiektu batean baino gehiagotan parte hartzen dute eta proiektu gehienetan unibertsitate batek baino gehiagok parte hartzen du. Zentzu honetan agregazio politikan oinarrituz unibertsitateek egin duten plangintza estrategikorako ahalegina, eta parte hartzen duten unibertsitate kopuruaren igoera adierazi behar da. kopurua igo egin da bai unibertsitate publikoen kasuan (%84 2009an eta %100 aurten) bai pribatuen kasuan (heren batek 2009an parte hartu zuten eta aurten erdiak).
Deialdia Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarekin koordinatuta dago INNOCAMPUS deialdiaren bidez. Gainera, beste erakunde publiko (Etxebizitza Ministerioarena, besteak beste) eta pribatu (ONCE Fundazioa eta Informazio Gizartearen eta Administrazio Elektronikoaren Garapenerako Fundazioa) batzuen parte-hartzea du.
CEI programa Espainiako Unibertsitatea modernizatzeko Unibertsitate Estrategia 2015ean kokatzen da. Erakundeen agregazioan oinarritutako eta lurraldean integratutako ingurune akademiko, zientifiko eta ekintzaileko garapen eredu berri bat finkatzeko helburua du. Unibertsitate desberdinek eta CSIC bezalako beste ikerketa erakunde batzuk aurkeztutako agregazio estrategikoko proiektuen helburua 2015eko horizontean bere lau jarduera-arloetan (irakaskuntza, ikerketa, berrikuntza eta ingurunea) bikaintasun eta kalitate estandar zorrotzenetan kokatu ahal izatea da. CEI programak Goi-Hezkuntzako Europar Eremuaren inplementazioari lotutako hobekuntzak ere babesten ditu. Halaber, programaren xedeen artean campus osasungarri, erabilerraz, inklusibo eta jasangarrien garapena dago.
Bigarren deialdi honetan eskatutako agregazio proiektuek aliantzak eta espezializazioa azpimarratu dituzte, proiektu integratzaileagoen aldeko apustua eginez. Eskatutako campus agregazio proiektuen espezializazioari dagokionez dibertsifikatze handiago bat ikus daiteke (energia, ingurumena, turismoa, garapen jasangarria, osasuna, bizi-kalitatea, ezintasuna, agroelikadura, itsasoko teknologiak, IKT, Kultura ondarea, eta abar). Bestalde internazionalizazioaren eremuan Atlantikoarekin, Portugalekin, Pirineoekin, Mediterraneoarekin eta Ibeoamerikarekin lotutako campusek proposatzen duten mugaz bestaldekoak eta geoestrategikoak diren proiektuak azpimarratu beha dira.
Hautaketa-prozesua
CEI 2010 deialdiaren kudeaketa prozesuak ospe handiko 21 adituk osatutako Batzorde Tekniko baten ardurapeko lehen ebaluazio bat du. Aditu hauek uztailaren erdialdean emango dute ebazpena ekainaren bukaeran egingo dituzten bileren ostean. Ebazpen honetan Indartze azpiprograman finantzatutako proiektuak zehaztuko dira (13,5 M€rekin hornituta dago eta finantzaketa 42 proiektuk eskatu dute), eta Bikaintasuna azpiprogramaren proiektuak ere aukeratuko dituzte. Bikaintasun azpiprogramako aukeratu hauek bigarren fasera igarotzeko aukera izango dute (proiektua sakontasun gehiagorekin zehazteko eta aurkezpen publikoa prestatzeko 2 M€ko laguntza emango da).
Bigarren fase honetara irailaren erdialdean aurkeztutako Bikaintasuna azpiprogramako proiektuak Nazioarteko Batzorde batek ebaluatuko ditu. Urri bukaeran azken ebazpena argitaratu ahal izango dela pentsatzen dute. Halaber urriaren erdialdean bigarren fase honetan aukeratutako eta "Nazioarteko Bikaintasunaren Campus" kalitifazioa lortu ahal duten aukeratutako proiektuak aurkeztuko diren jardunaldi publiko bat ospatuko da.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa