Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Gobernuak 27,4 milioi euro zuzenduko ditu Andaluzian testuliburuak eta ikasmaterialak erosteko laguntzetarako

2010eko uztailaren 30a

Ministro Kontseilua

Gaurko Ministro Kontseiluak, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, hala proposatuta, 2010-2011 ikasturtean Andaluzian testuliburuak eta ikasmateriala eta material informatikoa eskuratzeko laguntzetarako 27,4 milioi euro zuzentzea onetsi du.

Laguntza hauek derrigorrezko hezkuntzako mailetan, bai Lehen Hezkuntzan, bai Bigarren Hezkuntzan, funts publikoekin sostengatutako Andaluziako autonomia erkidegoko ikastetxeetan matrikulatutako gazteak dituzten familien artean banatuko dira.

Bi administrazioek ezarriko duten hitzarmenaren xedea laguntza mota hauek ematera eta hala Hezkuntzaren aukera-berdintasuna eta ekitate bultzatzera zuzenduta dauden baliabide publikoen enplegua optimizatzea da.

Gobernuaren laguntza eta beka politikaren aldeko apustua 2010-2011 Ekintza-planean jasotzen da. Plan hau Hezkuntza ministroak berriki aurkeztu du, Espainiako hezkuntza sistemaren beharrak artatzeko asmoz.  

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri